Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Soluzioak

Seinaleztapena

Trenen kontrolerako eta seinaleztapenerako soluzioak

Soluzioak

Ikusten dena baino askoz ere gehiago

Trenen seinaleztapenean ikusten dena baino askoz ere gehiago dago. CAFen ondo dakigu, kontrolerako, aginterako eta seinaleztapenerako azken belaunaldiko soluzio integralak diseinatu eta eskaintzen ditugulako.

Abangoardiako soluzio integralak garatzen ditugu eta azpiegituren, barruko ekipamenduen eta kontrolerako postuen arloak barne hartzen dituzte, helburu orokorreko eta hiri eremuko lineetan.

Gure teknologiari esker, azpiegituretako operadoreek eta gestoreek aukera dute segurtasuneko estandarrik altuenak bermatzeko eta trenen fluxua optimizatzeko.

Guretzat, proiektu bakoitza berdingabea da. Horregatik, bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako erantzunak eskaintzen ditugu eta elkarrekin egiten dugu lan tren eraginkorragoa, seguruagoa, fidagarriagoa eta ekologikoagoa sortzeko.

Punta-puntako kontrolerako, aginterako eta seinaleztapenerako soluzio integralak diseinatu eta hornitzen ditugu

Seinaleztapeneko soluzioak

Deskargatu katalogoa ↓

Ezagutu gure seinaleztapeneko soluzioak

Soluzioak

AURIGA: ETCS 1. ETA 2. mailak & ATO

Trenen Trafikoa Kudeatzeko Europako Sistemarentzako (ERTMS) soluzio integrala eta Trenaren Operazio Automatikoa (ATO), bai azpiegituraren zatiarentzat, bai ibilgailuen barruko sistementzat.

AURIGAk ERTMSren prestazio altuko soluzioak bermatzen ditu, bai 1. mailarentzat (AURIGA L1), bai 2. mailarentzat (AURIGA L2), eta bi mailen arteko sistema mistoak ere eskaintzen ditu, elkarreragingarritasuna bermatuz. Onura garrantzitsuak dakartza arlo operatiboan eta mantentze-lanen arloan.

OPTIO: CBTC aukera

OPTIOren malgutasunak, moldagarritasunak eta eskalagarritasunak aukera ematen die trenetako operadoreei haien azpiegiturak beste maila batean jartzeko zerbitzuaren kalitateari dagokionez eta, aldi berean, eguneratzeko eta etorkizuneko hobekuntzak egiteko aukera guztiak mantentzeko.

QUASAR Q4: Katigamendu elektronikoak

QUASAR Q4 CAFen seinaleztapeneko soluzioen oinarria da. Aitzindaria da EN-50126 eta eratorritako gainerako arauak aplikatzeko garaian. QUASAR Q4 katigamendu elektronikoak bilakaera izan du funtzionalitate berriak eskaintzeko eta ERTMS sistemekin bateragarria izateko.

NAOS: Kontrol-zentro integratuak

NAOS trenetako azpiegituren kontrolerako, aginterako eta seinaleztapenerako egungo sistemek eskatzen dituzten kontrol-zentro integratuentzat eta multifuntzionalentzat garatu da espezifikoki.

NAOS kontrol-zentro integratuak integrazio-plataforma bat eskaintzen du eta oinarrizko hainbat sistema hartzen ditu barne. Trafikoaren kontrol zentralizatua (CTC), energia kontrolatzeko sistema, ekipamendu osagarriak kudeatzeko SCADA sistemak, detektagailuen kontrolerako zentroak eta mantentze-lanetarako laguntza-sistemak hartzen ditu barne. Hori guztia trenen kudeaketarako soluzio integrala eta efizientea eskaintzeko konbinatzen da.

Intereseko artikuluak

Trenen kudeaketa optimoa

CAFen espezialistak gara trenen sinaleztapenean eta kontrolean. Gure teknologiak segurtasuneko estandarrik altuenak eta eraginkortasuna bermatzen ditu hiri-inguruneetan eta linea nagusietan.

Gure ezagutza eta esperientzia guztia aplikatzen dugu tren-sistema guztientzako soluzio osoak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen gama garatzeko:

SISTEMAK

MASS Transit

Garraio publikoa funtsezkoa da hiriak ingurune praktikoagoak eta jasangarriagoak bihurtzeko.

Garraio-sistemek eredu digital modernoak ezarri behar dituzte etengabe handitzen ari den bidaiarien eskariari erantzuteko:

Zerbitzuaren kalitatea hobetzea

Trenen puntualtasun eta maiztasun handiagoa

Malgutasuna operazioetan

Energia-eragingarritasuna optimizatzea

Bizi-zikloaren kostuak optimizatzea

Segurtasuna eta fidagarritasuna

OPTIO 1.png

OPTIO CAFen CBTC sistema da eta ATP (Automatic Train Protection), ATO (Automatic Train Operation) eta ATS (Automatic Train Supervision) barne hartzen ditu, IEEE 1474 eta IEC 62290 arauaren arabera.

Abangoardiako teknologiak erabiliz, OPTIO gai da operadore mota guztietan integratzeko. Segurtasuneko operazio kritikoetako ahalik eta eskuragarritasun-mailarik handiena lortuz eta baldintza funtzional guztiak asez, OPTIOk aukera ematen die trenetako operadoreei haien azpiegiturak beste maila batera eramateko, malgutasunaren, moldagarritasunaren eta eskalabilitatearen bitartez.

Sistema edozein automatizazio mailatan zabal daiteke (GoA1etik GoA4ra) eta urratsez urratseko ikuspegia izateko aukera ere eskaintzen du. Horri esker, trantsizioa eta teknologiaren ezarpena arazorik gabe egin daiteke.

OPTIOk aukera ematen du linea erabat berriak zabaltzeko eta existitzen diren azpiegiturak modernizatzeko. Sistema prestatuta dago lineetako sistema zorrotzekin elkarreragina izateko eta estrategia pertsonalizatuak ahalbidetzen ditu, trenen operadoreetan integratutako abangoardiako teknologiak eskaintzeko.

Mainline Signalling Trackside

Soluzio integralak eskaintzen ditugu mota guztietako linea nagusietan (abiadura handia, konbentzionala, merkantziak, bidaiariak...). Gure teknologiari esker, bezero bakoitzaren behar espezifikoei erantzun diezaiekegu.

SIL4 katigamendu elektronikoak trenen aplikazio mota guztientzat.

[1]

QUASAR Q4

Bideko soluzioa ETCS estandar elkareragingarrian oinarritutako Trenaren Babes Automatikorako (ATP). Abangoardiako teknologia du ERTMSren irtenbide osoetan, igogarrietan eta elkarreragingarrietan txertatzeko, eta segurtasun kritikoaren operazioetan eskuragarritasun maila altua lortzeko.

[2]

AURIGA TS

Kontrol-zentro integratu eta funtzio anitzekoentzako soluzio malgu eta modularra. Trafikoa kontrolatzeko sistemak kudeatzeko eta integratzeko aukera ematen du, diziplina anitzeko aplikazioekin batera. 

[3]

NAOS

Mainline Signalling Automation

Trenak Automatikoki Gidatzeko (ATO) Sistemak trenen ekosistema eraldatzen ari dira. Puntako teknologia horrek puntualtasuna, energia eragingarritasuna, bidaiarien erosotasuna eta trafikoaren erregulazioa hobetzea lortzen du.

ERTMSren gaineko ATO sistema da eta Trena Automatikoki Gidatzeko aukera ematen du GoA2 Automatizazio Mailak lortu arte, Interoperabilitatearen Zehaztapen Teknikoen (TSI) estandarrak jarraituz. Auriga ATO sistema eta pertzepzio-sistemak ari dira erabiltzen GoA4ra bitarteko Automatizazio Mailak dituzten sistemak garatzeko.

[1]

AURIGA ATO

Edozein linea planifikatu eta arautu daiteke automatikoki trenbidetik ATOrekin. Trenen martxak aldatzeko aukera ematen du, energiaren kontsumoa optimizatuz eta puntualtasuna bermatuz. Sistema horrek aukera ematen du denbora errealean izandako jazoeren gatazkak konpontzeko.

[2]

NAOS ATO

ERTMS & ATO Onboard

Teknologia propio, konpaktu eta modularra da eta edozein behar espezifikori erantzuteko aukera ematen du bere arkitektura malguari esker. Ibilgailu mota eta plataforma guztietara egokitzen da.

AURIGA OBSk aukera ematen du estrategia eskalagarriak ezartzeko, operazio-behar desberdinen eta trenbidearen azpiegituraren eskuragarritasunaren arabera. Hala, ERTMS N1etik ERTMS N2ra igarotzen da ATOrekin.

Soluzio optimizatua da, erreferentea nazioarteko merkatuan eta interoperabilitatea ahalbidetzen du, erabat bateragarria baita beste fabrikatzaile batzuen trenbideko ETCS sistemekin. AURIGA OBSk trenaren mugimendua berrikusten du, eskuragarritasun eta segurtasun handiarekin.

Hauek dira sistemaren ezaugarri nagusiak: 

2oo3 arkitektura erredundantea, eta eskuragarritasun eta akatsekiko tolerantzia oso handia ematen ditu.

[1]

Disponibilitatea

Zehaztapen eta sendotasun handiko sistema, erredundantzia dinamikoarekin.

[2]

Odometria

kable-sarea minimizatzen duten sistemako autobusen estandarrak erabiliz.

[3]

Trenaren interfaze malguak

Trenaren barrualdean behar den espazioa minimizatzen duen diseinu konpaktua.

[4]

Diseinu konpaktua

Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren eta Bizi Zikloaren ziurtagiriaren pean garatua (402/2013 segurtasun-metodo komunaren eta CENELEC EN 50126, EN 50128, EN 50129ren arabera).

[5]

SIL4 Segurtasuna

Tram Signalling

Gure tranbia-soluzioek arrakasta erakutsi dute proiektu integraletan. Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara soluzio pertsonalizatuen bitartez, produktu propioak eta hirugarrengoenak integratuz.

Tren arinen proiektuetan probatutako hardware plataforma modularrean oinarritutako katigamendua.

[1]

QUASAR Q4

ESB jabedunaren bus-sistema. Kontrol-zentroan integratzen dira tren-sistema batek funtzionatzeko eta mantentzeko beharrezkoak dituen sistema guztiak.

[2]

BUS NAOS

Tranbiaren kontrolerako eta operaziorako kontrol-zentro integratuen aplikazio-jabedunak.

[3]

CTC, SCADA

Trena babesteko sistemen aplikazioak.

[4]

ATP

Esperientzia handia sistema laguntzaileen integrazioan.

[5]

AVLS, RSS, TPS

Traffic Management Systems

Gure NAOS sistema munduko hainbat proiektutan ezarri da.

Teknologia propio horrek aukera ematen digu abangoardiako ad-hoc soluzioak garatzeko. Soluzio horiek edozein operadoreren segmentu eta behar guztietara egokitzen dira. 

NAOS familiak aukera ematen du konfigurazioak egiteko eta hainbat ingurunetara egokitzeko, bai hiri-inguruneetara, bai linea nagusietara, eta brownfield/greenfield proiektu mota desberdinetara.

NAOS sistemaren aplikazioen barruan daude Trenen Trafikoaren Kontrolarekin (CTC), Energiaren Teleaginteekin (SCADA) eta beste sistema batzuen plataforma komunean integratutakoekin lotutakoak, esaterako, geltokietako kontrol-sistemak, CCTVak, klimatizazio-sistemak.

Albisteak