Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Ezagutu gaitzazu

CAF gara

Mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko liderrak izateko prest

Ezagutu gaitzazu

CAF mundu mailako liderra da garraio-sistema integraletan eta prest gaude mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko liderrak izateko. Mundu guztiko geroz eta hiri gehiagok aukeratzen gaituzte haien bazkide estrategiko gisa mugikortasuneko eta garraioaren deskarbonizazioko erronkak jorratzeko.

Etengabeko berrikuntza da gure enpresaren gakoa eta horrek aukera ematen digu gure bezeroen behar aldakorrak asetzen dituzten soluzio aurreratuak garatzeko. Horrek mugikortasun jasangarriaren abangoardian kokatu gaitu eta erreferentziazko enpresa gara mundu osoko tren irisgarrien merkatu handietan, eta Europako liderrak zero isurpeneko hiri-autobusen segmentuan.

Lorpen horiek ez lirateke posible izango 60 herrialde baino gehiagotako 16.000 langileren jardunik gabe. Langile horiek konpromiso handia erakusten dute bikaintasunarekin eta kalitatearekin. Haiek dira gure arrakastaren eta berritzeko eta mugikortasun jasangarrian lider izateko gure gaitasunaren atzean dagoen benetako indar eragilea.

Etorkizun berde eta eraginkorra eraikitzen, mundua mugitzeko modua eraldatzen eta planetaren eta pertsonen ongizateari ekarpen positiboa egiten ari gara elkarrekin.

Badakigulako aurrerapausoak emateko unea dela.

Javier Martínez OjinagaCAFeko CEOa
Historia

CAF gara, nazioarteko liderrak garraiorako sistema integralen diseinuan eta hornikuntzan eta erreferenteak mugikortasun jasangarriaren sektorean

Gure produktuen eta zerbitzuen gamaren barruan, trenak, autobusak, osagarriak, seinaleztapen-sistemak eta -zerbitzuak eta giltza eskurako soluzio integralak daude.

CAFen, funtsezkoak dira eskaintzen dugun bezeroekiko gertutasuna eta haiek dituzten beharrak ulertzeko gaitasuna gero soluzio egokituak eta berritzaileak eskaintzeko. Bezeroek konfiantza dute gugan merkatuko proiektu globalik zorrotzenak garatzeko. Gure lantalde osoa konprometituta dago balio erantsi handiko soluzioak sortzeko, garraio-autoritate bakoitzaren behar espezifikoei erantzun ahal izateko.

100 urte baino gehiago daramatzagu ingurumena errespetatzen duen mugikortasunarekin konprometituta. Proiektu bakoitzarekin pertsonak mugitzeaz gain, etorkizun berdeagoa eta eraginkorragoa sustatzen dugu.

CAF Taldea, 15.000 langile baino gehiago dituena, mundu osoko 60 herrialde baino gehiagotan dago. Produkzio-instalazioak ditugu Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Polonian Europaren kasuan eta Estatu Batuetan, Mexikon eta Brasilen. Gainera, mantentze-lanetarako hainbat zentro ditugu bost kontinentetan banatuta.

Pertsonak mugitzeaz gain, etorkizun berdeagoa eta eraginkorragoa sustatzen dugu

ESTRATEGIA

  1. 01CAF-ek funtsezko merkatuetan kontzentratzen ditu salmentak
  2. 02Eraginkortasun programak aplikatzen ditu lehiakortasuna indartzeko
  3. 03Mugikortasun adimenduneko soluzioak gehitzen ditu bere portfolioan
  4. 04Isurpenik gabeko mugikortasunerako trantsizioaren liderra da

Rail eta autobus arloko mugikortasuneko soluzio integralen hornitzaile gisa haziko gara, gure proposamen digitala maximizatuz.

Helburua, misioa eta ikuspegia

HelburuaPertsonen bizitza hobetzen duten garraio jasangarriko soluzioak garatzen ditugu.

MisioaPlaneta jasangarriagoa lortzeko trantsiziorako funtsezkoak diren garraio-soluzioetan mundu mailako erreferentea gara. Konpromiso handiko giza taldeari esker, trenen eta autobusen mugikortasun arloetan alternatiba berritzaileak eskaintzen ditugu.

IkuspegiaMugikortasun jasangarrian liderra izatea, bikaintasunaren kulturarekin konprometitua egotea eta fidagarria izatea eta bezeroen asebetetze maila gorena lortzea eta, aldi berean, gizartearen aurrerapena lortzen laguntzea.

Gure balioak

BikaintasunaOngi egindako lanarekin, etengabeko berrikuntzarekin eta emaitzak lortzearekin konprometituta gaude.

KonfiantzaZintzotasunez, zuzentasunez eta taldean lan egiten dugu, gure interes-taldeei erantzunik onena emateko.

JasangarritasunaEpe luzearekin, pertsonen osasunarekin eta ingurumenarekin dugun erantzukizuna onartzen dugu.