Pribatutasun politika
CAF Taldea oso konprometituta dago hainbat herrialdetako datuen babeserako araudia zorrotz betetzearekin, eta azken aldian izandako araudi-aurrerapenak kontuan hartzen ditu, batez ere Europar Batasunekoak eta bereziki datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Araudia.
CAFek bere Pribatutasun Politika argitaratzen du webguneko erabiltzaileei datuen tratamenduari buruzko informazioa eta aplikatzen dituen datu pertsonalen babeserako oinarrizko printzipioei buruzkoa emateko. Hala ere, zerbitzu batzuek erabilera-baldintza partikularrak izan ditzakete, eta datu pertsonalen babeserako aurreikuspenak eduki. Kasu horietan, Pribatutasun Politikak ezartzen du horiek nagusituko direla.
Zuk konpromisoa hartzen duzu Pribatutasun Politika hori arretaz irakurtzeko, CAFek bere datu pertsonalak babesteko ezarritako arauen eta praktiken berri izateko eta datu horietara sarbidea izan dezaketen hirugarrengoekin ditugun harremanak hobeto ezagutzeko.
Nolanahi ere, erabiltzailea da webgunean ematen den informazioaren arduradun bakarra.
1. Tratamenduaren arduraduna
Tratamenduaren arduradunaren harremanetarako datuak hauek dira:
- Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A helbide soziala Beasaingo Jose Migel Iturrioz, 26 zenbakian (aurrerantzean, CAF) duena.
Zure datuen tratamenduarekin lotutako kudeaketa egokia bermatzeko, CAFek Datuak Babesteko ordezkari bat du izendatuta. Harengana jo ahal izango duzu behar duzun edozein gaitarako eta harekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: dpo@caf.net.
2. Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak
Jarraian zehaztuko ditugu zure datu pertsonalen tratamenduaren helburuak eta tratamendua babesten duten oinarri legitimatzaileak:
Helburua | Informazio gehigarria | Oinarri legitimatzaileak (aldatu egiten da tratamendu zehatzaren arabera) |
---|---|---|
Wegunera sartzen diren pertsona guztien datuak kudeatzea haien gailuetan instalatuko diren cookieen eta pixelen bitartez, eta webgunearen mantentze-lanak egitea eta erabiltzeko laguntza eskaintzea eta nabigazio-esperientzia hobetzea. | Erabiltzailearen web-nabigazioa kudeatzea. Datuak tratatzea, gure bitarteko digitalen bidez sartzea eta nabigatzea ahalbidetzeko. Esaterako, erabilitako gailura gehien egokitzen den webgunearen bertsioa eskaintzeko. | CAFek interes legitimoa* du erabiltzailearen datu pertsonal behar-beharrezkoak soilik erabiltzeko, webgunearen funtzionamendu egokia eta erabiltzailearentzako esperientzia ona bermatzeko. |
Bezeroei, interesdunei eta kontaktuei haien interesekoa izan daiteken publizitatea bidaltzea kudeatzea. | Komunikazio komertzialak eta/edo publizitatekoak bidaltzea edozein bitartekoren bidez, hala nola Newsletterrak, Buletin Informatiboak, eta abar eta, are, iraganean CAFekin kontratatutako antzeko produktu. | Bezeroei eta CAFek harreman komertzialak dituen pertsona juridikoen ordezkariei komunikazioak bidaltzeko interes legitimoa*, gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala eskaintzeko. |
CAFi igorritako informazio-eskaerak kudeatzea. | Erabiltzaileei gure produktuei eta/edo zerbitzuei buruz sor dakieken edozein zalantza argitzea, dagokion informazioa emanez. | CAFek bezeroen eta balizko bezeroen eskaerei behar bezala erantzuteko duen interes legitimoa* (sare sozialen, formularioen eta abarren bidez jasotzen dituen eskaeren barruan). |
Erregistroaren kudeaketa eta alta “Bezeroak” edo “Hornitzaileak” atalaren bitartez. | CAFeko bezero edo hornitzaile gisa alta ematea. | Kontratu aurreko eta/edo Kontratuzko harremana |
CAFekin kontratatutako zerbitzuen kudeaketa. | Bezeroen Atariaren bidez, CAFeko bezeroen ordezkariek egindako zerbitzu-eskaerak ikusi eta kudeatu ditzakete. | Kontratuzko Harremana. |
Komunikazioa autoritate publikoei, arautzaileei edo gobernuko organoei | Datuak erreferentziazko hirugarrengoei uztea beharrezkoa baldin bada legedi aplikagarria eta legezko betebeharrak betetzeko. | Legezko Betebeharra. |
Sarearen eta informazioaren segurtasuna mantentzea. | Webgunean dagoen informazioaren jarraipena eta kontrola egitea, informazioaren segurtasuna bermatuz. | CAFen interes legitimoa* webgunean dagoen eta zuk emandako informazioa babesteko. |
*Jakinarazten dizugu zure pribatutasuna garrantzitsua dela CAFentzat eta, alde horretatik, beharrezko haztapen-judizioak egin ditugu zure interesak, eskubideak eta funtsezko askatasunak gureen gainetik ez daudela egiaztatzeko, interes legitimoa atal honetan aipatutako helburuetarako legezko oinarri gisa aplikatu aurretik. Haztapen-judizio horien ondorioen kopia bat eska dezakezu helbide elektroniko honetan: dpo@caf.net.
3. Datu pertsonalen hartzaileak
Tratamenduaren arduradunaz gain, datuen hartzaileak izan daitezke organismo eta autoritate publikoak zein Epaitegi eta Auzitegiak, datuak emateko legezko betebeharra baldin badago.
Era berean, konfiantzazko enpresek beren datu pertsonaletarako sarbidea izan dezakete, gure izenean trata ditzaten zerbitzuak eskaintzeko garaian, gure jarraibideen arabera eta gure pribatutasun-politika eta konfidentzialtasun- eta segurtasun-neurri egokiak errespetatuz. Hornitzaile horiek ez dute baimenik beren informazio pertsonala erabili edo zabaltzeko, gure izenean zerbitzuak emateko edo legezko eskakizunak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik.
4. Nazioarteko transferentziak
CAFek datuak babesteko lege desberdinak izan ditzaketen Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeetako hartzaileei transferi diezazkieke datu pertsonalak. Horren barruan sartzen dira, Europako Batzordearen arabera, datu pertsonaletarako babes maila egokia ez duten herrialdeak. Nazioarteko transferentziei eta horien bermeei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Datuen Babeserako Ordezkariaren bidez, dpo@caf.net helbidean.
5. Datuak gordetzeko epea.
Zure datuak gordetzeko epea CAFekin duzun harremanaren iraupenaren eta legez ezarritako aldien araberakoa izango da. Horri dagokionez, CAFek bere datuak gordetzeko ezartzen dituen epeak legedi, araudi eta jarraibide aplikagarrietan ezarritako baldintzen araberakoak izan dira, baita interesdunen kategorien arabera existitzen den harremanaren kudeaketa zuzenarekin lotutako CAFen eragiketa-baldintzen araberakoak ere. Aurkeztutako datu pertsonalak politika honetan jasotako helburuak gauzatzeko beharrezkoa den epean gordeko dira eta haien baimena ezabatzea eskatzen ez duten bitartean. Kasu horretan, datu pertsonalak blokeatuta izango dira legezko betebeharra betetzeko edo horien tratamendutik erator daitezkeen erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko eta defendatzeko beharrezkoa den denbora-tartean. Ondoren, ezabatu egingo dira.
6. Interesdunen eskubideak
CAFek konpromisoa hartzen du zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure eskubideak gauzatzen direla bermatzeko, zehazki:
- Zure datuetara sartzea: Zure datuetara sartzeko eskubidea duzu, zer datu pertsonal tratatzen ari garen ikusteko.
- Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: Egoera batzuetan, eskubidea duzu zehatzak ez diren eta CAFek tratatzen dituen datu pertsonalak zuzentzea eskatzeko, baita datuak ezabatzea eskatzeko ere, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak jasotako helburuetarako.
- Datuen tratamendua mugatzea eskatzea: Egoera batzuetan, eskubidea izango duzu datuen tratamendua mugatzea eskatzeko. Kasu horretan, jakinarazten dizu mugatzea eskatu dituzun datuak erreklamazioak tramitatzeko edo horiek defendatzeko soilik gordeko ditugula.
- Datuak beste norbaiti transmititzea: Egoera jakin batzuetan, zurekin lotutako eta CAFi emandako datu pertsonalak jasotzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea izango duzu. Horiek formatu egituratuan, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikoan jasoko dira.
- Datuen tratamenduari aurka egitea: Egoera batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla eta, eskubidea izango duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, legezko derrigorrezko arrazoiengatik egiteko beharra izan ezean edo balizko erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa izan ezean.
Eskubide horiek gauzatzeko eta beste edozein azalpen behar izanez gero, hautagaiak lehen aipatutako posta-helbidera idatzi edo posta elektronikoko helbide hau erabili ahal izango du: dpo@caf.net. Azkenik, erreklamazioa jar dezakezu datuen babeserako kontrol-autoritate eskudunaren aurrean (www.aepd.es).
7. Aldaketak
Pribatutasun-politikak honetako 1.2. atalean aipatzen direnekiko ezberdina edo berria den datuen tratamendua gertatuko balitz, CAFek uneoro erabiltzaileari informazioa webgune bidez edo beste baliabide batzuen bidez emateko konpromisoa hartzen du bere gain, pribatutasun-baldintza berrien berri izan dezan.