Berrikuntza eta potentzia mugimenduan
Tren bidezko garraioa garrantzitsua da eskualdeen lehiakortasunerako. Operadoreek trenen flota eraginkor eta fidagarriak behar dituzte bizi-zikloaren kostuak murrizteko.
CAFen esperientzia handia dugu garraio-zerbitzuetarako tren-makinen hornikuntzan eta hainbat operadorek konfiantza jarri dute guregan, hala nola Renfek, Euskotrenek, Saudi Railway Companyk (SAR) eta RATPk, Frantzian.
CAFen tren-makinak bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko soluzio optimoa dira, eskaintzen duten malgutasunari eta interoperabilitateari esker. Bitrac lineak punta-puntako aurrerapenak ditu makinistei zuzendutako erosotasunari dagokionez.
Konprometituta gaude tren-sistemen eraginkortasunarekin eta ingurumenarekin. Teknologia berritzaileak garatzen ditugu, hala nola Frantziako RATP operadorearentzako traktore-makina dualak, 1000 kW-ko potentziarekin eta nikel-kadmiozko bateriekin, mantentze-lanak modu erabat autonomoan egiteko.