Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Soluzioak

Tren bidezko garraioa

Mugikortasuneko soluzio integralak

Soluzioak

Mugikortasuna eraldatzen duten trenak

Ingurumeneko geroz eta erronka handiagoak dituen mundu honetan, tren bidezko garraioa da garraiobide eraginkor eta ekologikoena.

CAFen trenak eraikitzeko eta garraio jasangarria sustatzeko konpromisoa haratago doa. Berrikuntzarekiko eta ingurumena errespetatzeko pasioak bultzatzen gaitu pertsonak garraiatzeko modua aldatzen duten mugikortasuneko soluzioak sortzera.

Uste dugu trena garraiobide bat baino askoz ere gehiago dela; izan ere, jasangarritasuna, eraginkortasuna eta ongizate soziala sustatzeko tresna da. Horregatik, gure trenek eraginkortasun energetikoaren eta trakzio-sistema oso jasangarrien azken garapenak dituzte.

Mugikortasuneko soluzio seguruak, erosoak eta irisgarriak eskaintzen ditugu pertsona guztientzat. Tren bidezko garraioa etorkizun berdeago eta konektatuagora bideratzeko liderrak izateaz harro gaude eta gure bezeroei eta oro har gizarte osoari garraio-alternatiba bat eskaintzen diegu, berrikuntza eta ingurumen-erantzukizuna uztartuz.

Pertsonak garraiatzeko modua aldatzen duten soluzioak sortzen ditugu

Zergatik aukeratu trena?

Tren en Lisboa

Mugikortasun jasangarria

Bidaiari eta kilometro bakoitzeko CO2 gutxien isurtzen duen garraiobide kolektibo da eta kontsumo energetiko baxua du: Teknologia aurreratuak, energia biltegiratzea, material birziklagarriak, efizientzia handiko trakzioa eta balazta birsortzaileak.

Erosotasun eta segurtasun handiagoa

Trenez bidaiatzea segurua eta erosoa da. Aireportuak ez bezala, tren-geltokiak hiriguneetan egon daitezke eta horrek sarbidea errazten du. Trenera sartzeko denborak azkarrak dira, eta ekipajearekin lotutako mugak malguagoak. Trenak irisgarriagoak dira, gurpildun aulkientzako eremuak dituzte, komun egokituak eta sartzeko arranpak. Hala, pertsona guztientzako esperientzia inklusiboa bermatzen da.

Edukiera eta malgutasun handiak

Trenak bidaiarientzako eta merkantzientzako edukiera handia du. Hiri-trenek eta distantzia handikoek pertsona asko garraia ditzakete denbora lehiakorretan. Berrikuntzaren aldeko apustuari esker, gidatze automatikoa ahalbidetu da, eta maiztasuna eta gaitasuna handitu. Gainera, eskaintzen duen moldagarritasunari esker, flotak eskariaren arabera egoki daitezke, eta beste garraiobide batzuen arteko intermodalitateak malgutasun handia eskaintzen die erabiltzaileei.

Tren con capacidad de pasajeros

Mugarik gabeko garraioa

Trenen sektoreak, gainera, lurraldeen arteko kohesio soziala eta ekonomikoa indartzen du. Elkarreragineko teknologiek nazioarteko konexioak sustatzen dituzte, pertsonen eta merkantzien mugimendua bultzatuz. ERTMS (European Rail Traffic Management System) ezartzeak seinaleztapen-sistemak bateratzen ditu eta, hala, Europako trenbide-sarearen gaitasuna eta segurtasuna hobetzen da.

Zerbitzu digital berriak

Digitalizazioa trenen industria eraldatzen ari da, konektatutako trenen belaunaldi berriari eta zerbitzu lehiakorragoei esker. Datuak eskuratzeak eta analitika aurreratuak aukera ematen dute flota baten egoera zein den denbora errealean ikusteko eta mantentze-lanak optimizatzeko, trenen egungo baldintzaren arabera. Horrek flotaren eskuragarritasuna maximizatzen du, eraginkortasun energetikoa hobetu eta segurtasuna bermatu.