Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Trenak

Metroak

Edukiera handiko hiri-garraioa

Trenak

Hiriak mugimenduan

Egunero, mundu osoan zehar, milioika pertsonak erabiltzen dute metroa garraiobide gisa. Etorkizuneko hirietarako soluzioek puntualtasuna eta erosotasuna bermatu behar dute haien ibilbideetan.

Badakigu ez daudela bi hiri berdin. Horregatik, Inneo soluzioa daukagu; bezero bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko diseinatutako metroen gama. Inneo metroek segurtasuneko azken aurrerapen teknologikoak, prestazioak eta erosotasuna uztartzen dituzte. Diseinu horren helburua da ahalik eta eraginkortasun energetikorik handiena lortzea, unitate bakoitzeko bidaiarien edukiera optimizatuz.

Estandarizazio handiko ekipamenduak eta “service proven” soluzioak dituzte; horregatik, Inneo metroek fidagarritasun-balio optimoak bermatzen dituzte bizi-ziklo osoan zehar. Hala, mugikortasun jasangarria sustatzen dugu hainbat hiritan, hala nola Madrilen, Bartzelonan, Bruselan, Erroman, Istanbulen, Txileko Santiagon, Helsinkin, Mexikon, Napolin, New Delhin, Amsterdamen, Londresen eta abarretan.

Hiriek bidaiarien edukiera handiko soluzioak behar dituzte garraio pribatuarentzako benetako alternatiba izateko

01

Hiri bakoitzarentzako metroa

Inneo malgutasuna da: bere gamak metro mota guztiak hartzen ditu barne eta hiri bakoitzaren behar espezifikoak asetzeko daude diseinatuta. Modulagarria da eta trenaren barruko eta kanpoko elementu guztiak operadore bakoitzaren beharretara eta azpiegiturara egokitu daitezke.

02

Bidaiarientzako edukiera handia

Inneo gamaren modularitateari esker, zehaztasunez egoki daiteke operadore bakoitzaren beharretara. Konposizioak 2 kotxetik hasi eta 9 kotxe artekoak dira. Hainbat unitate akoplatzeko eta kotxe kopurua handitzeko edo gutxitzeko eta motorizatzeko aukera ematen dute.

03

Energia eragingarritausna

Inneok oreka ezin hobea lortzen du garraiatzeko gehieneko edukieraren eta erabiltzailearen erosotasunaren artean, eta unitate bakoitzeko bidaiarien edukiera optimizatu eta energia aurrezten du prozesuan. Gainera, unitateek martxan zehar (bai azeleratzeko, bai balaztatzeko unean) errendimendu energetikoa maximizatzeko sistemak dituzte.

04

Segurtasuna eta osasuna: lehentasuna

Bidaiari guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko, Inneok beharrezko ekipamendu eta osagarri guztiak ditu eta informazioa, ongizatea eta erosotasuna eskaintzen ditu.

05

Pertsona guztientzako metroa

CAFen Inneo metroek erabateko irisgarritasuna bermatzen diete mugikortasun murriztua duten pertsonei: gurpildun aulkientzako espazioak eta arrapala automatiko zabalgarriak dituzte sarbidea errazteko. Halaber, braillez idatzitako markagailuak dituzte tren osoan zehar.

06

Erosotasuna barruan

Inneo unitateak erosotasun handiagoa eta bidaiarien banaketa hobea eskaintzeko daude pentsatuta, espazio handiak eta pasillo diafanoak baitituzte. Bizikletetarako, maletetarako edo haurren kotxeak uzteko eremuak izan ditzakete. Diseinuak zarata eta bibrazioak minimizatzen ditu.

07

Fidagarritasun handia eta mantentze lan optimizatua

CAFen metroen ingeniaritzako, fabrikazioko, entseguetako eta prestatzeko ‘in house’ teknologia guztiak ditugu eta horrek aukera ematen digu integrazio hobea izateko eta ibilgailuen portaera hobeto ulertzeko, baita mantentze-lanen maila altua izateko ere.

08

CAFen metro automatikoak

CAFen, hainbat metro-erreferentzia ditugu diseinatuta hainbat automatizazio mailarekin funtzionatzeko. Sistema horiek segurtasuna eta malgutasun operatiboa ematen dute, kostuak murrizten dituzte eta puntualtasuna eta erosotasuna eskaintzen dituzte aldi berean.

Automatizazio maila gorena dutenez, trenek ez dute gidatze-kabinarik behar eta modu erabat autonomoan funtzionatzen dute. Horrek segurtasun eta fidagarritasun ezin hobeak bermatzen ditu.

Erabat automatikoak diren eta gidaririk behar ez duten gure metro-erreferentzien artean daude Txileko Santiago, Istanbul, Amsterdam, Brusela, Sao Paulo eta Londres hiriak.

Albisteak