Eduki nagusira joan
Section background

Trenak

Eskualdeko trenak eta Intercity

Erosotasunik handiena distantzia ertain eta handiko trenetan

Trenak

Garapena sustatuz

CAFen konprometituta gaude garapenarekin. Badakigu tren-sistemek eskualdeko garapen eraginkor eta jasangarria sustatzen dutela eta, horregatik, errendimendu handiko eskualdeko trenak eskaintzen ditugu, bidaia-denbora lehiakorrekin distantzia ertain eta luzeko trenetarako.

Gure trenak diseinatzeko garaian bidaiariaren erosotasunean pentsatzen dugu eta segurtasuneko azken aurrerapenak integratzen ditugu.

Civity da behar horientzako gure erantzuna. Zoru baxuko tren modularren puntako familia da eskualdeko eta aldiriko zerbitzuetarako eta ezin hobeto egokitzen da bezeroaren behar bakoitzera, konfigurazioari, diseinuari eta prestazioei dagokienez.

Bezero bakoitzaren beharretara ezin hobeto egokitzen diren tren modular eta malguak

Civity

Civity trenak eskualdeko eta aldiritako zerbitzuak eskaintzeko daude diseinatuta eta bezero bakoitzaren behar indibidualetara egokitzeko aukera ematen dute. Konfigurazioak alda daitezke tarteko kotxeak gehituta edo kenduta.

Civity trenen interoperabilitateari esker, bezeroentzat errazagoa da nazioarteko operazioak kudeatzea. Abangoardiako flota eta fidagarritasun handiena eskaintzen ditu, unean uneko EN araurik zorrotzenak betetzen baititu.

Zoru baxuko trena

Zoru baxuari esker, erraz sar daiteke edozein nasatatik. Ekipamendu nagusiak estalkian daudenez, zoru baxua dago ia tren osoan zehar. Zoruaren garaiera 600 mm edo 800 mm-koa izan daiteke, baina bezeroen eskakizunen arabera pertsonaliza daiteke.

Behar bakoitzerako Civity bat

Motak

Civity XL

Modulu handiak ditu bidaiarientzako edukiera handiagoa izateko. Civity XLk erabiltzaileen energia-kontsumoa optimizatzen du eta efizientzia maila altuak lortzen ditu.

Interior de tren Civity XL de CAF

Civity BEMU

Bateria bidezko trena da eta elektrizitaterik gabeko trenbideetatik zirkulatzeko dago diseinatuta. Gai da bateriak kargatzeko katenaria azpitik doanean.

Civity Bemu CAF

Civity DUO

Bi solairuko trena da eta bi mailatan ditu eserlekuak. 2+2 edo 2+3 plazako konfigurazioari esker, bidaiariak garraiatzeko edukiera handitzen du, eta bidaiari bakoitzeko kostu operatiboa txikiagoa da. Erosotasun maila gorena eskaintzen du, eserleku zabalei eta kanpora begirako bista handiagoei esker.

Civity DUO CAF

Civity NORDIC

-40ºCtik +40ºCra bitarteko muturreko egoera meteorologikoak jasateko dago diseinatuta.

Civity NORDIC CAF

Civity UK

Erresuma Batuko eskakizun espezifikoetara eta bertako araudira egokituta dago, hala nola galiboa, zoruaren garaiera, erabilera-karga aldakor baxua (VUC), ARIN bogieak eta seinaleztapen- eta segurtasun-sistemak. Hala, erabiltzaileentzako ahalik eta erosotasunik handiena bermatzen da.

Civity UK CAF

Malgutasuna eta erosotasuna barruan

Civity soluzio ezin hobea da bidaiarientzako edukiera handiko trenen flotak nahi dituzten bezeroentzat.

Diseinu modularraTrenak konfiguratzeko aukera ematen du, tarteko kotxeak gehituz.

Konfigurazio malguaTrenaren elementu gehienak zerbitzu motaren arabera konfiguratu daitezke, ateen kopurua edo eserlekuen lay-outa barne, besteak beste.

Klase motakEstandar eta confort klaseko kotxeak izan ditzake edo bi klaseak kotxe berean, ate gidaridunen bidez bereizita.

Erabilera anitzeko eremuaErdiko modulua hainbat erabileratarako erabil daiteke: kafetegia / elikagaien banatzaile automatikoak, haurrentzako jolas eremuak, kirol-ekipamenduetarako (bizikletentzako edo eskientzako bastidoreak). komun estandarrak edo egokituak, gurpildun aulkientzako eremuak, eserita edo zutik joateko plazak, informazio-guneak, eta abar.

Bateria eta hidrogeno bidezko soluzioak

CAFen dieselarentzako aukera jasangarriak garatzen ditugu, elektrifikatu gabe dauden ibilbideetan isurpenik ez izateko. Bateria bidezko trenak hidrogeno bidezkoei gehitzen zaizkie, emisiorik gabeko alternatiba gisa. BEMU (Battery Electric Multiple Unit) Bateriak dituzten Civity unitateek elektrifikatu gabeko lineetan zerbitzuak ematea ahalbidetzen dute, erregai fosilak erabiltzea saihestuz.

Tren hibridoen (pantografoa eta bateria) eta bimodalen (katenaria eta hidrogeno bidezkoa) beste aukera batzuk ere baditugu, isurpenik ez izateaz gain, elektrifikatzeko-kostu handiak murrizten dituztenak eta erosotasun handiagoa eskaintzen dute gainera, isilagoak baitira.

Duela gutxi Civityren BEMU unitateak hornitu dizkiogu VRR Niederrhein-Münsterlandi, Ipar Renania-Westfalian, Alemanian.

Jasangarritasuna

Civity da garraio publiko jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena sortzeko erronkari erantzuna emateko gure proposamena.

Civity funtzioaren eta baldintza teknikoen arabera espezifikoki aukeratutako materialekin fabrikatzen da eta, gainera, erraza da ibilgailua desmuntatzea eta birziklatzea bere bizi erabilgarriaren amaieran. CAFek egindako EPD® (Produktuaren Ingurumen Adierazpena) egiaztatuak erakusten du birziklagarritasun-tasa % 94 ingurukoa dela.

Civityren soluzio modular estandarizatuek osagarrien fidagarritasuna eta iraunkortasuna bermatzen dute eta kostuak eta materialak murrizten dituzte mantentze-lanetan. Gainera, Civityk bibrazioak eta zarata-isurpenak murrizten ditu, ekosisteman inpaktu kaltegarria izatea saihestuz. CO2 isurpenek ingurumeneko azken arauak betetzen dituzte.

Tren Civity CAF

Osasuna eta segurtasuna

Bidaiarien osasuna eta segurtasuna funtsezkoak dira Civityren diseinuan. CAFen homologazio-prozesu zorrotza dugu eta derrigorrezko estandarrak betetzeaz gain, azkar martxan jartzeko aukera ematen du.

Civityren ekipamenduen eta sistemen gamaren barruan hauek daude: Airea purifikatzeko sistemak, edukieraren kontrola, autodiagnostikoa akatsen erregistroarekin, bidaiariarentzako informazioa, CCTV, jazoerak erregistratzeko sistema, muturreko egoera klimatikoetarako sistemak, talka-energia xurgatzeko sistema kabinaren buruhormetan, gidariaren nekea hautemateko sistema, gehiegizko abiaduratik babesteko sistema eta abar.

Interior de un tren de cercanias Civity CAF

Albisteak