Eduki nagusira joan

Zibersegurtasuna

Etorkizun seguruagoa izateko babesa

Section backgroundSection background

Mugikortasun digitalak garraioren sektorean iraultza eragin du. Operazio edo eragiketaak modu efizienteagoan kudeatzen laguntzen digu: Prozesuak optimizatu, zerbitzuen gaitasuna handitu eta puntualtasuna eta mantentzeko gaitasuna hobetzen ditu. Halaber, esperientzia hobea eskaintzen die erabiltzaileei, erosotasun handiagoarekin eta zerbitzu pertsonalizatuekin. 

Hala ere, zibermehatxuekiko esposizioa handitu egin da eta, hortaz, ezinbestekoa da zibersegurtasuneko neurri eraginkorrak ezartzea. Mugikortasun jasangarrirako bazkide estrategiko gisa gu aukeratzen gaituztenean, gure bezeroak seguru senti daitezen nahi dugu. Horregatik, CAFeko zibersegurtasuneko programa beharrezko alderdi eta ardatz guztiak barne hartzeko egituratu dugu.

CAFen, informazioaren segurtasuna da lehentasunetako bat. Gure bezeroek mugikortasun jasangarriko soluzioak eskaintzeko jartzen dut konfiantza guregan, eta, horregatik, ahaleginak egiten ditugu haien datu pertsonalak eta enpresarialak babesteko. Neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak ditugu, informazioaren konfidentzialtasunari, osotasunari eta eskuragarritasunari eragin diezaioketen jazoerak prebenitzeko, hautemateko eta erantzuteko. Gainera, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dugu eta aldizkako auditoretzak egiten ditugu ISO27001en moduko estandarrak betetzen direla bermatzeko.

Informazioaren segurtasuna

Zibersegurtasuna produktu eta zerbitzu guztiak sortzeko eta entregatzeko etapa guztietan dago txertatuta. Diseinuaren zibersegurtasuna aplikatzen dugu gure lanerako metodo gisa, eta IEC62443 edo TS50701 nazioarteko estandarrak jarraitzen ditugu proiektuak kudeatzeko, produktua garatzeko, operazioetarako eta mantentze-lanetarako gure prozesuetan, eta UNCECE R155/156 autobusen arloan. 

Diseinuaren zibersegurtasuna

Gure bezeroak babesten ditugu produktuen bizitza-ziklo osoko operazio eta mantentze-lanetan zehar, eta horretarako baliabide hauek ditugu: zaintza eta zibersegurtasuneko zerbitzuak, mehatxuen eta kalteberatasunen kudeaketa, adabakien kudeaketa, monitorizazioa eta zibersegurtasuneko jazoeren aurkako erantzuna. Hala, gure bezeroen aurreikuspenak eta indarrean dauden araudien eskakizunak betetzen ditugula bermatzen dugu.

Zaintza

CAFek langileen sentsibilizazioa eta prestakuntza sustatzen dugu zibersegurtasuneko arlo eta eremu guztietan. Helburua ez da soilik CAFen heldutasun kulturalaren maila bermatzea, baizik eta bezeroei laguntza ematea proiektuaren fase guztietan, komertzialetik hasi eta proiektuaren entrega eta mantentze-lanetaraino.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

Zibersegurtasuna gehitu dugu CAFeko berrikuntza orokorraren prozesuan. CAFeko zibersegurtasuneko eskaintza teknologiaren abangoardian mantenduta, CAFeko bezeroek bidaiarien zibersegurtasuna eta garraio-sistemen operazioen eraginkortasuna bermatu ahal izango dituzte.

Berrikuntza

Gure helburua da tren-sistemen segurtasuna eta efizientzia hobetzeko gure esperientzia eta ezagutza eskaintzea. Uste dugu sektoreko eragileen arteko lankidetza gakoa dela erabiltzaile guztientzat lagungarria izango den araudiaren harmonizazioa lortzeko. CAFek parte-hartze aktiboa du zibersegurtasuneko estandarren garapenean (TS50701, IEC63452…), Estatuko eta nazioarteko eragile eta organismoetako lantaldeei laguntza eskaintzen baitie.

Lankidetza