Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Soluzioak

Sistema Integralak

Mugikortasun jasangarriko proiektuak

Soluzioak

Mugikortasun adimendun eta jasangarrirako bidea

CAFen, liderrak gara mugikortasun jasangarriko azpiegituren proiektu integralen garapenean. Gaitasun handiko garraio-sistemak diseinatu, eraiki eta integratzen ditugu eta giltza eskurako modalitateko prestazioak eskaintzen ditugu.

Proiektu integralen konplexutasunaz arduratzen gara eta giltza eskurako modalitateak garatzen ditugu mugikortasun adimendun eta jasangarrirako bidea errazteko.

Azkar egiten dugu lan proiektuaren bizi-ziklo osoan, baliabideak optimizatuz eta kasu bakoitzera egokitutako neurrira egindako soluzioak eskainiz. Nazioarteko estandarretan oinarritutako kudeaketa-sistema dugu ezarrita, eta etengabeko hobekuntza da gure oinarria.

Liderrak gara mugikortasun jasangarriko azpiegituren proiektu integralen garapenean

Neurrira egindako soluzioak

Gure bezeroa inplikatzen dugu proiektuaren diseinuaren fasetik hasita eta bidean sor daitezkeen behar eta erronketara egokitzen gara.

Gure diziplina anitzeko eta nazioarteko taldeak proiektu mota horien behar eta eskakizun guztiak betetzen ditu, eta hala:

Baliabideak optimizatzen ditugu

Lan egiteko garaian sor daitezkeen arriskuei aurrea hartzen diegu eta minimizatu egiten ditugu

Sistemen integrazioa bermatzen dugu

Epearekin, aurrekontuarekin eta kalitatearekin lotutako helburuak betetzen ditugu

Bizi-ziklo osoaren gaineko ikuspegi orokorra dugu

Gure ikuspegia orokorra eta integratzailea da eta giltza eskurako soluzioak eskaintzen ditu, tartean, azpiegituraren diseinua, garapena, eraikuntza, instalazioa, operazioa eta mantentze-lana. 

Beti ikuspegi jasangarriarekin, seguruarekin eta abangoardia teknologikoarekin.

Mugikortasuneko lankidetza publiko-pribatuko proiektuak: Garapen Jasangarrirako Helburuak Integratuz

Azpiegitura-proiektu integralak

Deskargatu katalogoa ↓
Azpiegiturak
MUGIKORTASUNEKO AZPIEGITURAK

Tren Sistemak

Proiektuak modu integralean lantzen ditugu diziplina anitzeko ikuspegitik, giltza eskurako mugikortasuneko soluzioa eskaini ahal izateko konplexutasun osoa kudeatuta.

CAFen Proiektu Eredu Integratu honen oinarria da hiru EPC (Engineering – Procurement - Construction) zutabeetako bakoitza optimizatzea. Horri esker, proiektuaren azpisistema ugariak zeharka diseinatu, hornitu eta integra ditzakegu.

Kudeaketa-estandarrik zorrotzenak aintzat hartuta egiten dugu lan, Building Information Modeling (BIM) aplikatuz denbora errealean proiektuaren ziklo osoaren jarraipena egiteko. Hala, diseinuaren eta exekuzioaren akatsak murrizten ditugu eta lanaren kalitatea hobetzen dugu.

12345
1Trafikoa kontrolatzeko sistemak
2Depositua
3Katenariarik gabe kargatzeko sistemak
4Telekomunikazioak
5Trenbidea
Ingurunean integratutako eredua

Trenen soluzio integralak gure hirietako orainaldiko eta etorkizuneko erronkei erantzun behar die. CAFen erronka horiei berrikuntza teknologikoaren bidez erantzuten diegu, Propietatearen Kostu Osoa bistatik galdu gabe. Giltza eskurako azpiegiturak garatzen ditugu:

Inbertsio Proiektuak Egituratzen

Lankidetza estua izaten dugu gure bezeroekin balioa gehituko duten finantzaketa-egiturak sortzeko, eta proiektuen arriskuaren kudeaketa, efizientzia eta kalitatea hobetzeko. Elkarte Publiko-Pribatua (EPP) eskemetan oinarrituta, inbertitzaile gisa hartzen dugu parte, kapital pribatua eskainiz.

Adituak gara trenen proiektuen finantzaketa eta egituraketan, besteak beste, esleipenetan, leasing finantzario eta operatiboan eta project finance eskemetan. Operazioak sustatzen ditugu PPP negozioetan eta baita inbertsioarekin lotutako egituraketa finantzarioa behar duten proiektuetan ere, hala nola esleipenetan eta gobernu-frankiziatan.

PPP proiektuek hainbat abantaila eskaintzen dituzte administrazio publikoentzat, esaterako, kostuak atzeratzea, ordainketak etekinekin lerrokatzea, arriskuen transferentzia eraginkorra egitea eta bizi-zikloaren ikuspegi integralaren bidez berritzeko aukera. 

CAFen, balioa sortzea ez da soilik etekinak lortzea. Produktuak eta zerbitzuak hobetzea, kostuak optimizatzea, arriskuak murriztea, harremanak indartzea, berrikuntza sustatzea eta komunitateari eta ingurumenari ekarpen positiboa egitea da gure xedea.

CAFek esperientzia handia du mundu osoko tren bidezko garraioaren proiektu konplexuetan

Ibilbide luzeko sistemak

Mexiko hiriko metroa

Mexico – Toluca hiriarteko trena

Australiako - New South Wales - eskualdeko trenak

Espainiako Albali abiadura handiko trenaren seinaleztapena

Sao Pauloko 8. linea CPTM - Brasil

Hiri barruko sistemak

Aljeriako - Aljer metroa

Zaragozako tranbia - Espainia

Kaohsiung tren arina - Taiwan

Luxenburgoko tranbia

Maurizioko metro express

Parramatta light rail - Australia

Liejako tranbia

Purple Line - Tel Aviv

Caracaseko metroa

Antalia Light Metro - Turkia

Mexikoko metroko 12. linea

Sevillako metroa - España

Jerusalemgo tranbia

Delhiko metroa

Kaohsiung Light Rail - Taiwan

MUGIKORTASUNEKO AZPIEGITURAK

e-Bus azpiegiturak

Elektromugikortasuna berotegi-efektuko gasen isurpena murrizteko aukera ona da. Gure hiriak isurpenik gabeko etorkizunera doaz eta gu haien alboan gaude, hori lortzeko beharrezkoak diren e-bus eta BRT azpiegiturak diseinatzen eta garatzen.

Trenen proiektu integraletan eta energiaren arloan dugun esperientziak laguntzen digu hiri-mugikortasunerako beharrentzako soluzio eraginkorrak eta jasangarriak bermatzen.

Infografía sobre las infraestructuras de eBus12345678
1Karga garajeetan
2Erabateko lehentasuna duten trenbide espezifikoak
3Autobus espezifikoak
4Estazio automatizatuak / egokituak
5Ticketinga zerbitzutik kanpo
6Aukera bidezko karga
7Zerbitzu puntualak
8Trafiko-seinaleen lehentasuna
Energia berriztagarrian oinarritzen diren mugikortasuneko soluzioak garatzen ditugu

Eguzki-energia fotovoltaikoa sortzea eta energia geltokietako baterietan biltegiratzea uztartzen ditugu. Hortaz, isurpenik gabeko estrategiari ekarpena egiteaz gain, gure soluzioen efizientzia energetikoa handitzen dugu, tarifa elektrikoa murriztuz.

[1]

Baliabideak optimizatzen ditugu

[2]

e-Bus azpiegitura guztiak integratzen ditugu

[3]

Proiektu mota horrekin lotutako arriskuak murrizten ditugu

[4]

Arreta epean, kostuetan eta kalitatean jartzen dugu

MUGIKORTASUNEKO AZPIEGITURAK

Aholkularitza eta ingeniaritza mugikrotasunean eta smart cityetan

Hiri adimendun batek kasu bakoitzerako soluzio egokiena aztertzeko eta pentsatzeko gai den lantaldea behar du. CAFen, nazioarteko aholkularitza- eta ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditugu sortzen diren hiri-garapeneko erronkei erantzuteko.

Honako hauek hobetzeko egiten dugu lan:

Energiaren aprobetxamendua

Instalazioetako segurtasuna

Integrazioa eta arkitektura urbanistikoa

Hiri-behar berrietara eta mugikortasuneko beharretara egokitzea

Azpiegituren jasangarritasuna

Modernizatzea eta erabilera eraginkorra egiteko beharrezkoa den teknologia hornitzea

Mantentze-lanen zerbitzuak erregulatzea

Plangintza eta aholkularitza

[1]

Kontzeptu aurrekoa

Ingeniaritza-proiektuak

[2]

Diseinu xehea

Obra-zuzendaritza eta laguntza teknikoa

[3]

Ezarpena

Operazioa eta mantentze-lanak

[4]

Ustiapena

Proiektuaren fase guztietan gaude presente

MUGIKORTASUNEKO AZPIEGITURAK

Eguzki energia

Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa harago doa. Eguzki-energian dugun gure esperientzia aprobetxatu nahi dugu hiri eta industriei energia berriak hornitzeko eta Co2 isurpenak murrizteko, etorkizun berdeagoa izateko.

Instalazio fotovoltaikoetako ingeniaritzako eta eraikuntzako soluzioak (EPC) garatzen ditugu. Gainera, Operazioaren eta Mantentze Lanen zerbitzuak eskaintzen ditugu lan egiten dugun proiektu guztietan. 

  1. 01Ekipamenduen hornikuntza
  2. 02Ingeniaritza
  3. 03Obra zibila
  4. 04Muntatze-lan elektromekanikoa
  5. 05Konexioa

EPCren gure irismenaren xedea da soluziorik lehiakorrena eskaintzea

Albisteak