CAFen trakzio-bihurgailu elektrikoen gama osoa eskaintzen dugu, bai korronte zuzenari (DC bihurgailuak), bai korronte alternoari dagokionez (AC bihurgailuak).
Gure soluzioak modularrak, konfiguragarriak eta giltza eskurakoak dira, eta trakzio-kateko osagarri guztiak zehaztuta daude:
- Aplikaziora egokitutako trakzio-motorrak,
- Transformadore nagusiak.
- Iragazte-induktantziak,
- Balaztatzeko erresistentziak eta beste osagarri batzuk.
Trakzio-bihurgailua gure teknologia propioarekin garatzen dugu eta hori da trakzio-kate osoaren erdigunea. Bihurgailuaren fidagarritasunak zehazten ditu ibilgailuaren prestazioak eta kostuak.
Soluzio guztiak gure abangoardiako laborategian ikertu eta probatzen dira. Optimizatutako kontrol-estrategiaren bidez eta azken IGBT teknologia aplikatuta, gure trakzio-sistemak energia-eragingarritasuna hobetzeko daude diseinatuta.
Soluzio horiek bat datoz gure TCMS COSMOSarekin eta bateragarriak dira ibilgailu berri eta berrituetan integratzeko. CAFen trakzio elektrikoko sistemek nazioarteko trenen arauak zorrotz betetzen dituzte eta mundu osoko tren-makinetan, tranbietan, aldirietako trenetan eta EMUetan integratzen dira.