Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Soluzioak

Autobusak

Hiri-mugikortasuneko teknologia aurreratua

Soluzioak

Liderrak isurpenik gabeko autobusetan

CAFen dugun mugikortasunarekiko pasioa argi ikusten da eskaintzen dugun produktuen aukera zabalean. Solaris gure bazkidearen bitartez, autobus konbentzional eta elektrikoen aukera zabala eskaintzen dugu. Solaris liderra da merkatuan isurpenik gabeko bere ibilgailuekin; autobus elektrikoak, hidrogeno bidezkoak, trolebusak eta autobus hibridoak eskaintzen ditu. Soluzioen dibertsitate horrek mugikortasun jasangarria eta multimodala berresten du eta bezeroen beharretara egokitzen da hiriko garraioaren arloan.

Solarisen isurpenik gabeko ibilgailurik ezagunena Urbino elektrikoa da. “Urteko autobusa” saria irabazi zuen 2017an eta teknologia aurreratua du eguneko 24 orduetan gelditu gabe operazioan egon ahal izateko.

Ibilgailuak

  1. 01
  2. 02
  3. 03
  4. 04
  5. 05
IBILGAILUAK

Zero isurpenak

Urbino electric

Isila, isurpenik gabea, diseinu modernoarekin eta operazio-kostu baxuekin. Soluzio tekniko berritzaileei esker, autobus elektriko horiek denbora mugagabean funtziona dezakete, eguneko 24 orduetan.

Zarataren eta bibrazioen maila baxuari esker, bereziki egokiak dira hiri-erdiguneetan erabiltzeko. Hainbat aldaeratan dago eskuragarri: zoru baxukoak eta low entrykoak.

Trollino

Trollino zoru baxuko trolebusen familia bat eta bereziki ezaguna da isilak eta isurpenik gabeak direlako. Sare elektrikotik elikatzen diren trolebus tradizionalez gain, Solarisek aukera hibridoak eskaintzen ditu. Horiek superkondentsatzaileen baterien bidezko energia-depositu gehigarri bat dute. Erregaiaren gelaxkaren tarte-luzatzailea duten modeloak ere merkaturatzen ditu, trakzio elektrikoaren lineatik harago ere funtzionatu ahal izateko.

Hydrogen

Isurpenik gabeko hiri-autobusa da, hidrogeno-erregaiaren gelaxka batekin funtzionatzen du eta 350 kilometro arteko autonomia eskaintzen du karga bakarrarekin. Propultsio elektrikoaren abantaila guztiak mantentzen ditu, zarata eta bibrazio maila baxuarekin, eta ura botatzen du soilik bere funtzionamenduaren azpi-produktu gisa. Azkar kargatzen da eta horrek malgutasuna ematen die garraio publikoaren operadoreei. Diseinu espresiboak, barrualde erosoak eta propultsio ekologikoak esperientzia moderno eta berdingabea bermatzen dute.

Isurpen baxuak

Urbino Hybrid

Kate zinematiko bat du eta hori unitate konbentzional bakarra duten motorrekin edo motor elektriko batekin konbinatzen da. Soluzio horri esker, autobusek erregaiaren kontsumoa % 20-% 30 artean murriztu dezakete batez beste diesel bidezko ibilgailuekin alderatuta. Gainera, Solaris autobus hibridoak isurpenik gabeko distantziak egiteko egokitu daitezke. Urbino hibridoetako energia metatzeko unitateak bateriak edo superkondentsadoreak izan ditzake.

Urbino Mild Hybrid

Modelo horrek garraio publikoan ibilgailu modernoak izateko beharrari erantzuten dio, ingurumeneko inpaktua murrizteko eta dirua aurrezteko aldi berean. "Mild hybrid” teknologia erabiltzen du eta, hala, autobus tradizionalek balaztatzean sortzen duten gehiegizko energia berreskuratzen du. Soluzio horri esker, isurpen kutsatzaileak murriztu daitezke eta barne-erreketako motorrentzako EURO 6 arau zorrotzak bete, ibilgailua ekologikoagoa izan dadin.

Autobus Urbino Mild Hybrid

Urbino CNG

Zoru baxuko hiri-autobusak eskuragarri daude Gas Natural Konprimatuaren (CNG) propultsio bidezko bertsioan. Horrek aukera ematen du substantzia kaltegarrien isurpena nabarmen murrizteko. Solaris Urbino CNGk diseinua eta teknologia fidagarri eta praktikoa uztartzen ditu, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua bermatuz. Haizetakoen linea inklinatua ez da estetikoa soilik; izan ere, gidariak espaloiaren ertza ikusteko duen gaitasuna hobetzen du eta, hala, geltokian dauden bidaiarien segurtasuna handitzen da.

MetroStyle

Metro Style

Solaris produktuen eskaintzaren premium bertsioa da. MetroStyle bertsioko autobusen diseinuak garraio publikoaren industriako azken joerak islatzen ditu eta laugarren belaunaldiko autobus eta trolebus guztietara egoki daiteke, luzera edo propultsio mota edozein izanik ere. MetroStyle aukeran estandar bertsioko eserlekuen kopuru berbera manten daiteke. Gainera, atzerako ispilu konbentzionalen ordez, kamera berritzaileak eskaintzen ditu Solarisek. Hala, gidariaren erosotasunaz gain, segurtasuna hobetzen da gidatzerako garaian.

Trakzio sistema konbentzionalak

Urbino

Soluzio praktiko eta fidagarrien diseinua uztartzen dituen autobusa da, eta segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua lehenesten ditu. Itxura bereizgarria du haizetako kurbatuarekin. Estetikoa izateaz gain, gidariari ertza hobeto ikusten uzten dio eta, hala, autobus-geltokietan dauden bidaiaren segurtasuna handitzen da. Autobusetako motorrek Euro 6 araudi zorrotza betetzen dute.

Urbino Low Entry

Ibilgailu horiek zoru altu eta baxuko ibilgailuen abantailak konbinatzen dituzte. Zoru baxua dute aurreko eta erdiko aldean erraz sartzeko eta zoru altua atzeko aldean, eserlekuak aurrera begira. Low Entry autobusak moldakorrak eta funtzionalak dira, ezin hobeak hirietan zein hiri inguruko eta hiri arteko ibilbideetan erabiltzeko. Urbino Low Entry autobusen erabiltzaileentzako beste abantailetako bat da modelo horiek Solarisen zoru baxuko ibilgailuekin bateratzen direla.

Interurbino

Solaris InterUrbino autobusak modernoak dira eta hiri arteko garraiorako daude diseinatuta. Eserlekuak erosoak dira bizkarralde etzangarriekin, beso-euskarri moldagarriekin eta ekipaje-toki estetikoekin eserlekuen gainean. Hala, erosotasuna eskaintzen zaie bidaiariei ibilbide luzeagoetarako. Modelo hori bereziki ezaguna da Italiako merkatuan. Orain arte, Solarisek mota horretako 700 ibilgailu baino gehiago hornitu dizkio Italiari.

Autobus bereziak

Bidaiariei ahalik eta erosotasun eta segurtasun gehiena eskaintzeko diseinatutako ibilgailuak. Ezagunenak aireportuetako bidaietarako autobusak dira, Urbino edo Urbino LE modeloetan oinarrituta daudenak. Ateak izan ditzakete bi aldeetan eta aireportuko operadorearen eskakizunen arabera horni daitezke. Autobus horiek Europa osoan erabiltzen dira, besteak beste, Bartzelona, Bergen, Dusseldorf, Hanburgo, Oslo, Ostrava, Paris Charles de Gaulle, Riga, Stuttgart edo Varsoviako aireportuetan.

Solarisen autobus berezien zorroan badira zinema-estudio mugikorrerako autobusak, odola emateko egokitutako autobusak edo edertasun-zentro mugikor gisa funtzionatzen duen autobus bat (besteak beste).

Albisteak