Riadeko gobernariak, Faisal bin Bandar printzeak, iragarri duenez, unitateak urtearen hasieran sartuko dira zerbitzuan. Adierazpen horiek Riad eta Al Majma’ah hirien arteko 200 km-ko ibilbidea egin duen probetako bidaian parte hartu duten SAR garraio-enpresa publikoko CEOarekin, Rumaih Al-Rumaih doktorearekin, eta beste batzuekin batera egindako ekitaldian eskaini ditu.
SARen tren horiek Saudi Arabiako hiriburua, Riad, herrialdeko iparraldearekin lotzen duen linean eskainiko dute zerbitzua. Pixkanaka, zerbitzuek eskualde hauek ere estaliko dituzte: Al Majma’ah, Hail hiria eta Jouf eskualdea, Jordaniarekiko mugan dagoen Al Qurayyat hiriraino iritsi arte.
Gaur egun CAF SARentzat garatzen ari den proiektuak sei trenen hornidura jasotzen du: eguneko ibilbideko lau tren (hauxe da haien osaera: bi tren-makina eta bederatzi kotxe), eta gaueko ibilbideko beste bi tren (bi tren-makina eta hamahiru kotxe). Guztira, 444 bidaiarirentzako edukiera dute eta unitateek bidaiarien garraioarekin lotutako teknologia modernoenak eta aurreratuenak jasotzen dituzte.