ZL-2024-00436
TRENETARAKO ERREDUKTORE ARINEN BALIOZKOTZE BIRTUALEKO METODO BERRIAK.
Urtekoa: 2024
VALIRED proiektua sortu zen tren-erreduktorearen baliozkotze-fasera aplikatutako modelatze-teknologiak sartzeko eta ezagutza hori edukitzeko, etorkizuneko garapenetan diseinu-fasetik aplikatzeko. Proiektu honen helburua da tren-erreduktore baten time-to-market a murriztea, kalkulu- eta simulazio-ereduak garatuz, aurreikusteko zer erantzun izango duen erreduktoreak saiakuntza-bankuko baliozkotze-fasean ziurgabetasun handia duten bi fenomenoren aurrean: lubrifikazioa eta akustika.
Proiektuak, EGEF (“Europa egiteko modu bat”) esparruaren barruan, Europar Batasunaren finantzaketa jaso du NextGenerationEU Funtsen bidez eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aldetik, HAZITEK laguntza-programaren barruan.
