Eduki nagusira joan

Solarisek 150 autobus elektriko inguru hornituko ditu Italian

Solaris-ek 105 autobus elektrico gehiago entregatuko ditu Milanen

Italiako ATM Milano operadoreak 105 autobus elektriko hornitzeko beste hitzarmen bat adostu du Solarisek. Oraingoan, bezeroak 18 metroko Urbino unitate artikulatuak erostea erabaki du eta 2025eko lehen seihilekoan hasiko dira ibilgailuak entregatzen. Horri esker, Milaneko enpresa izango da zero isurpeneko Solaris ibilgailuen kopuru handiena duen Europako operadoreetako bat (izan ere, 2018tik, Solarisek era horretako ibilgailuak bakarrik hornitu dizkio Milani). Era horretako proiektuek agerian utzi dute Lombardiako hiriburuko garraio-agintaritzek CAF Taldearengan jarritako konfiantza eta, bide batez, 2030. urtearen amaierarako diesel-autobusak bere ibilgailu-parketik erabat desagerrarazteko Milaneko operadoreak finkatutako asmoak berretsi ditu.

Aukeratu duten ibilgailua Urbino 18 elektrikoa da. Autobus hori Solaris High Enery bateriekin ekipatuta dago eta 700 kWh-ko guztizko ahalmena du, eta ibilgailuak pantografoaren edo entxufearen bidez birkarga daitezke. Gainera, bezeroak hiriko azpiegitura optimizatzeko plana jarriko du abian eta, horren bidez, ibilgailuak ibilbidean zehar egongo diren puntu estrategikoen jarritako kargagailuen bidez aldizka birkargatu ahal izango dira. Hala, egun osoan zehar ia mugagabea litzatekeen gidatze-autonomia bermatuko lukete.

Solarisen autobus elektrikoak Siziliarako ere

Kontratu horrez gain, orain gutxi Siliziako AMTS Catania konpainiarekin proiektua sinatu dute 42 autobus elektriko entregatzeko. Italiako Consip S.p.A. erosketa-zentralaren bidez (Italiako garraio publikoko enpresa nagusiak biltzen ditu zentral horrek) Siziliako operadorearentzat egindako eskaria da. Zehazki, hitzarmenak, alde batetik, Urbino 12 ibilgailuaren 32 unitate elektrikoren hornidura jasotzen du eta, bestetik, Urbino 18 modeloko 10 unitate elektriko artikulaturena. Ibilgailuak datorren urtetik aurrera entregatzea aurrez ikusi dute.

Horri dagokionez, eta aurreko kontratuarekin lotuta, aipatu beharrekoa da Solarisen zazpi autobus daudela gaur egun Siziliako hiri horretan funtzionamenduan (urte honen hasieran jarri zituzten zerbitzuan). Horiek guztiak gaur egun entrega fasean dauden 11 unitateko bigarren sorta bati gehituko zaizkie.

Bi kontratu horien bolumena 120 milioi euro baino gehiagokoa izango da guztira eta Solarisek Italiako merkatuan duen posizioa sendotzen jarraituko du (eta, bereziki, autobus elektrikoen eta bateria bidez propultsatutako hidrogeno bidezko autobusen segmentuan). Aurten sinatutako kontratuen artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: 98 autobus elektriko Cagliarirako edo hidrogeno bidezko 90 autobus Veneziarako. Horiez gain, gogorarazi beharrekoa da Solarisek lortu duela Europan orain arte sekula sinatu den hidrogeno bidezko autobusen eskari handiena eta, horren baitan, Boloniarako hidrogeno bidez propultsatutako 130 autobus fabrikatuko dituela.