Eduki nagusira joan

CAFek HS2rentzat (Erresuma Batua) material mugigarriaren lizitazioan parte hartzeko gonbidapena jaso du

CAFek gaur jaso du Erresuma Batuko abiadura handiko sare berrian zirkulatuko duten abiadura handiko trenak erosteko programan parte hartuko duten enpresen zerrendan sartzeko HS2 Ltd-k egindako gonbidapena.

225 mph arteko (360kph) abiaduran zirkulatuko dute eta flota berriak fidagarritasuneko, abiadurako eta erosotasuneko maila handiak eskainiko ditu. Gainera, Erresuma Batuko hiri nagusien artean beharrezkoa den garraio-gaitasuna handitzea ahalbidetuko dute, hala Erresuma Batuan garapen eta esperientzia teknologikoa bultzatuta.

Kontratuek gutxienez 54 trenen diseinua, eraikuntza eta mantentzea bilduko dute eta 2026tik aurrera sartuko dira zerbitzuan.

Albistea jaso ostean, honako hau adierazi zuen Richar Garner-ek, CAF UKren zuzendariak:

“Oso pozik gaude HS2ren erosketa-programan sartu gaituztelako. Abiadura handiko gure Oaris trenek abiadura, erosotasun eta segurtasun maila handienetan bidaia egiteko eskain daitekeen teknologia aurreratuena erabiltzen dute eta, gainera, bizi garen munduan horren beharrezkoa den konektagarritasun digitala eskaintzen dute.

 “Abiadura handiko tren berriek bidaiariarentzako nazioarteko estandar gorenak beteko dituzte: zarata mailak gutxitzea eta ingurumeneko jasangarritasuna, esate baterako”.

 “CAFek unitateak Newport-en, Galesen, gaur egun eraikitzen ari diren produkzio-lantegi berrian fabrikatzea aurrez ikusi du”.