Eduki nagusira joan

Klima aldaketaren kontrako CAF taldaren konpromezua

CAF Taldeak SBti (Science Based Targets Initiative) eta Race to Zero ekimenekin bat egin du karbono-neutraltasunaren estrategiaren baitan.

Jarduketa horrek klima-aldaketaren kontrako eta Pariseko Akordioaren lerrokatzeekimenarekin egiten du bat. Azken batean, konpainiak klima-aldaketaren erronkari begira duen konpromisoa sendotzen da.

Science Based Targets (SBT) edo zientzian oinarritutako helburuek igorpenak murrizteko helburuak biltzen dituzte ahalik eta zorroztasun zientifiko handienarekin; izan ere, zientzia klimatikoarekin daude lerrokatuta, eta bermatzen dute ekintza klimatikoak behar bezala neurtzen direla eta modu egiaztagarrian jakinaraziko direla. Industria aurreko tenperaturekin alderatuta, konpainiek berotze globala 2ºC-ren (edo 1,5ºC) azpitik mugatzea da helburu orokorra, 2015ean izandako Parisko Gailurrean 195 herrialdetako gobernuek hartu zuen konpromisoaren arabera.

Race to Zero Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Markoan (UNFCCC) kokatutako munduko kanpaina da, High Level Champions eta COPeko presidentetza buruan izanik, eta enpresak, inbertsiogileak, hiriak, unibertsitateak eta ekonomiako beste eragile batzuk biltzen dituzten ekimenen eta eragile inplikatuen koalizioak osatuta. COP26 baino lehen aldaketa ekonomia deskarbonizaturantz bideratzea da helburua.