Euskotrenek eta CAFek gaur sinatu dute Vitoria-Gasteizko flotara gehituko diren hiru tranbia estraluze fabrikatzeko kontratua. Tranbia horien helburua izango da Arabako hiriburuko tranbia-zerbitzuan gertatu den eskari-gorakadari erantzuna ematea. Unitate berriek 20 milioi euroko inbertsioa eskatuko dute eta 2027ko bigarren seihilekoan entregatuko dituzte.

Unitate berriek gaur egungo tranbia estraluzeen ezaugarri antzekoak eta luzera bera (zazpi modulukoa) izango dituzte, baina irisgarritasun arloko berritasun batzuk ere gehituko dituzte: eserleku eraisgarririk gabeak, egokitutako seinaleak eta bereizketa kromatikoa aniztasun funtzionala duten kolektiboentzat erreserbatutako guneetan.
