Eduki nagusira joan

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, s.a. bestelako informazio garrantzitsuaren komunikazioa

Balore Merkatuaren Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 23ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 226. artikuluan eta arau osagarrietan xedatutakoa betez, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.-ek (“CAF” edo “Enpresa”) informazio garrantzitsu hau jakinarazten du:

CAFek Frantziako eta Alemaniako merkatuetan duen posizioa indartzeari buruzko 2021eko azaroaren 24ko beste Informazio pribilegiatuaren jarraipen gisa (1193 erregistro-zenbakia), Alstom-en Reichshoffen-eko alsaziar lantegia, Coradia Polyvalent tren plataforma eta Talent 3 plataformaren jabetza intelektuala erosita eta erosketa prozesuari dagozkion arauzko baimenak lortu ondoren, gaur gertatu berri da operazioaren itxiera.

Erosketaren esparruak Frantziako eta Alemaniako hainbat aktibo barne hartzen ditu. Zehazki, CAFek Reichshoffen lantegia barneratuko du, Coradia Polyvalent plataforma eta hari loturiko eskari zorroa eta baita Alemaniako eta Europa erdialdeko merkatuetara zuzendutako Talent 3 plataformaren jabetza intelektuala ere hari loturiko ingeniari talde nagusienarekin batera.

Reichshoffeneko baliabide eta pertsonek, 700 langile baino gehiagorekin ingeniaritza, erosketa, proiektuen kudeaketa, fabrikazioa eta administrazio alorretan, esperientzia handia dute tren proiektuak aurrera eramaten puntako bezeroekin, bai eta potentzial handia ere askotariko ibilgailuen proiektuak burutzeko. Gainera, kokaleku estrategikoa duenez, egokia da Europako beste merkatu batzuetako bezeroentzat zerbitzatzeko.

Coradia Polyvalent plataforma nazioarteko trafikorako prestatuta dago, eskualdeko abiadura (160 km/h arte) eta trakzio elektriko edo bimodalean hiri arteko abiadura lortzeko gai delarik, eta CAFi 500 milioi euro inguruko eskari-zorroa emango dio. Horien artean SNCF Voyageurs (“SNCF”) proiektu garrantzitsua nabarmentzen da, baita beste hainbat bezeroen proiektu ere, hala nola Hello Paris Services (“Hello Paris”), Régie Autonome des Transports Parisiens (“RATP”) edo L'Agence de Promotion des Investissements et des Grands Travaux ("Apix"). Lortutako akordioak Reichshoffen lantegiko lan karga bermatzen du datozen urteetarako.

Azkenik, akordioaren Alemaniar esparruak Talent 3 plataformaren jabetza intelektuala, eskualdeko 160 km/h-ko abiadurara iristeko gai dena baita trakzio elektrikoarekin ere, eta hari lotutako ingeniari alemaniar talde baten transferentzia barne hartzen ditu.

Alemaniako eta Europa erdialdeko merkatuetan CAFen diseinu eta homologazio gaitasunak bultzatuko ditu horrek. CAFek gaur egun Alemanian duen eskari-zorroa

(VRR-NWL, Bonn, Essen, Friburgo…) eta etor daitezkeen proiektuen zerrenda kontuan hartuta, aipatutako gaitasun gehigarriak gaur egungoen osagarri izango dira.

Aktibo hauek eskuratzeak CAFen hazkunde eta dibertsifikazio estrategian urrats berri bat finkatzen du. Aktibo hauen erakargarri nagusia Frantziako merkatuan CAFen indartzean datza, Frantziako Bagnères-de-Bigorre egoitzan daudenei ustiapen gaitasunak gehituz.

Erosketa honekin, CAFek Frantziako bigarren tren-fabrikatzaile gisa duen posizioa sendotzea espero du eta, aldi berean, Alemanian eta Europa erdialdeko beste merkatu batzuetan dituen jarduerak indartuko ditu. Bi herrialdeak oso merkatu garrantzitsuak dira mugikortasunaren inguruko inbertsioari dagokionez.

Operazioa mugarri berri bat da CAFen hazkunde inorganikoko estrategian, besteak veste 2018an Solaris eta 2019an EuroMaint erosi ondoren. Erosketa guzti hauekin, CAFek ibilgailuen negozioa, zerbitzuena eta beste batzuk hazteko konpromezua berresten du, eta horrela, mugikortasun irtenbide eta zerbitzuen erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizioa sendotuko du.

Erositako perimetroaren enpresa balioa 75 milioi eurokoa da eta CAFen zorrarekin finantzatu da. 

Beasainen, 2022ko abuztuaren 1an