Eduki nagusira joan

CAF taldeak jasangarritasunean platinozko domina ospetsua lortu du

CAF Taldeak platinozko domina lortu du Ecovadis erakundeak egindako jasangarritasunaren kudeaketaren ebaluazioan, eta sektoreko jarduera oneneko konpainien artean kokatu da. Taldeak azken urteotan izan duen bilakaera gero eta handiagoa izan da, eta horrek berretsi egiten du iraunkortasunaren aldeko konpromiso irmoa hartu dela ardatz estrategikoetako bat bezala. Enpresa ingurumen-gaietan, lan-praktiketan eta giza eskubideetan, etikan eta erosketa jasangarrietan politika, jarduera eta emaitzetan ebaluatu da.

Ecovadis Railsponsible sektore-ekimeneko kideek hautatutako iraunkortasuna ebaluatzeko plataforma da. CAF taldea trenbide-industriaren balio-katean zehar praktika jasangarriak garatzea ardatz duen ekimen hontako kide da. Ebaluazioa CAF taldearen kokalekuei, sektoreari eta dimentsioari egokitutako galdetegi batean oinarrituta egiten da. Galdetegi horretan 21 iraunkortasun alderdi ebaluatzen dira, nazioarteko arau, erregulazio eta estandar zorrotzenekin bat datozenak; besteak beste, Global Reporting Initiative (GRI), International Labour Organization (ILO), UN Global Compact eta ISO 26000.

Aditu espezializatuek ebaluatzen dituzte erantzunak, eta arreta berezia jartzen dute dokumentuebidentziak koherenteak eta berriak izan daitezen, eta arlo bakoitzeko politikak, ekintzak eta emaitzak berrikusteko dinamika bat erakuts dezaten.