Eduki nagusira joan

CAF-ek kontratu berri bat lortu du Herbehereetan

CAFek beste mugarri bat lortu du Herbehereetan duen historia luzean, herrialde horretako bezero berri baten konfiantza bereganatu baitu. Kasu honetan, FS Group taldekoa den Qbuzz garraio publikoen operadoreak CAF aukeratu du aldirietako 10 tren eta dagozkien parkeko piezak hornitzeko. Horiek 2028tik aurrera entregatzea dago aurreikusita.

Qbuzz Herbehereetako garraio publikoaren enpresa bat da eta Groningen-Drenthe herrialdean, Utrecht hirian eta Utrecht eta Rotterdam hirien arteko lurraldean jarduten du. 2008an sortu zen eta 2.400 langile baino gehiago ditu. Autobus-lineetan, tranbietan eta trenetan jarduten du eta egunero 350.000 bidaiari inguru garraiatzen ditu.

Qbuzzek aukeratutako trenak Civity plataformakoak dira eta CAFen ECTS (Europako Trenen Kontrol Sistema) seinaleztapen-sistema izango dute. Unitate energetiko efizienteak izango dira eta 160 km/orduko abiaduran zirkulatzeko diseinatuta egongo dira. Tren bakoitzak 3 kotxe izango ditu eta 350 bidaiari ingururentzako edukiera izango du, 60 metroko luzeran zehar. Gainera, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako espazioak eta bizikletak uzteko eremuak izango ditu.

Inbertsio hori garraio publikoa hobetzeko eta jasangarriago egiteko Hegoaldeko Herbehereetako probintzia egiten ari den planen barruan dago. ERTMS lineetan jardun ahal izateko, unitate berriek Dordrecht eta Geldermalsen hiriak lotzen dituzten linearako (the "MerwedeLinge line") izango dira. Hegoaldeko Herbeheretako Probintziako Agintaritzak 2018an eman zion linea horren esleipena Qbuzz operadoreari. Flota berri horiek erosita, Qbuzzen helburua da egun linea horretako zerbitzua ematen duten eta ERTMS seinaleztapen-sistema aurreratua ez duten unitateak ordezkatzea. 2027an aurreikusten dute ezartzea sistema hori linearen zati batzuetan.

Azken urteotan, CAFek kontratu handiak egin ditu Herbehereekin, tartean, Herbehereetako NS (Nederlandse Spoorwegen) operadorearekin behin baino gehiagotan egin dituen kontratuak. 2014an bi enpresen arteko lehen kontratua sinatu zutenetik, aldirietako 200 unitate gehiago entregatu dizkio CAFek eta, horrez gain, bi solairuko 60 unitate fabrikatzeko proiektua egiten ari da CAF une hauetan. Hortaz, 1.600 milioi eurotik gorako operazioak egin ditu bezero horrekin. Horrez gain, beste proiektu batzuk ere aipatu behar dira: Amsterdameko metroarentzako eta tranbiarentzako unitateen hornikuntza eta Utrecht hiriko tranbiak. Izatez, eskari berri honekin, azken 10 urteotan CAFek Herbehereetako bezeroei entregatutako edo eskarien zorroan dituen ibilgailuen kopurua 452koa da. Horrek argi eta garbi uzten du enpresak herrialde horretan duen apustua eta arrakasta.

Automatikoki gidatzeko sistemaren probak NSren aldirietako unitateetan Gainera, azken urteotan automatikoki gidatzeko sistemarekin lotutako hainbat proiektutan CAFen eta Herbehereetako NS operadorearen artean izandako lankidetza estua ere nabarmendu behar dugu. Aldi horretan, CAFek ECTSren (GoA2) gaineko ATO sistema.