Eduki nagusira joan

CAF-i esleitu diote Saudi Arabian zerbitzuen beste kontratu bat

CAF Taldeak kontratua sinatu du SAR (Saudi Arabia Railways) Estatuko tren operadorearekin. Kontratuak Saudiko operadorearen trenen flota mantentzeko jarduera eta haiei lotutako beste zerbitzu batzuk eta laguntza teknikoaren zerbitzua jasotzen ditu. Kontratuaren bolumena 200 milioi euro ingurukoa baino gehiagokoa da.

Bestalde, akordioak Saudiko operadorarekin batera azken urteotan CAFek herrialdean hornitutako trenen mantentze-lanak bost urtez egitea jasotzen du. Unitate horiek, gaur egun, North-South (iparraldea-hegoaldea) linean, Riyadh hiriburua Qurayat hiriarekin lotzen duenean, Jordaniarekin mugan, eskaintzen dute zerbitzua, eta baita East-West (ekialdeamendebaldea) linean, Riyadh Dammam-ekin lotzen duenean, ere. Tren-sare horrek 1.700 km baino gehiagoko luzera du eta, aipatutako hiriez gain, herrialdeko beste zonalde esanguratsu batzuk ere lotzen ditu: Hail, Al-Qassim eta o Al-Hofuf esate baterako.

Horrez gain, ingeniaritzako sail komuna, “Engineering Excellence Centre” izenekoa, sortzea adostu dute. Horren helburua izango da SAReko langileak trebatzea honako lan hauek egin ahal izateko gaitasun operatiboak eskura ditzaten: unitateen mantentze-lanak egitea, eta Saudi Arabiako enpresaren instalazioak kontratuak jasotzen dituen unitateen sistema nagusiak berriro egokitzeko lanak egin ahal izateko moldatzea. Hori egin ahal izateko, beharrezkoa izango da tailerretan egokitzapen-lanak egitea bogieen eta ardatzen mantentze-lanetarako eta errodadura aldatzeko, eta motorren eta osagai pneumatikoen overhaul-a (berritze-lanak) egiteko eremu espezifikoak egokitzea.

Horrez gain, bertako unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin akordio estrategikoak adostuko dituzte ikerketa-lanak egiteko eta eskualdean trengintzarekin lotutako gaitasunak eta ezagutzak indartzeko.

Amaitzeko, kontratuak SARen “DIGITAL HUB CENTRE” delakoaren ezarpena ere jasotzen du trenen digitalizazio esparruan golkoko eskualdean erreferentziazko zentroa izan dadin. Horren helburua izango da aipatutako flotetako trenetarako sistema eta tresna digitalak garatzea. Hain zuzen ere, CAFek eta SARek urteak daramatzate arlo horretan lanean. 

Garapena CAFen tren digitalaren plataforma, LeadMind izenekoa, abiapuntutzat hartuta egingo da. Plataformak konektatutako trenen belaunaldi berria eta operadore eta mantentzaileentzako zerbitzu lehiakorragoak izateko aukera eskaintzen du. Hori guztia unitateetatik etengabeko urruneko diagnostikoa eginda datuak eskuratu eta aztertuta egiten du. Gero, lortutako datu-fluxuen azterketa estatistiko adimentsua egiten da. Horrek guztiak aktiboen ezagutza handiagoa sortzen du eta, hala, eragiketako eta mantentze-lanetako estrategia optimiza daiteke, trenen eskuragarritasunari, fidagarritasunari eta LCCari (bizitzazikloaren kostua) dagokienez material gurpildunaren errendimendu hobea lortuta.

Horren bidez, CAFek Saudi Arabian duen presentzia sendotu egingo da azken urteotan enpresak herrialde hartan unitateak hornitzeko eta mantentzeko lortutako kontratuen ostean. Kontratu berriari esker, CAFek eskualdean tren arloko gaitasunak garatzeko lanean eta elkarlanean jarraituko du, herrialdeak abian duen plan estrategikoa, 2030eko Ikuspegia izenekoa, garraio arloan bultzatzeko asmoz.