Ekitaldia Erresuma Batuan Mundu mailako Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 26. Konferentzia (COP26) egin baino zertxobait lehenago egin da “Elkarrekin etorkizun verdea eraikitzen” lelopean. Goi-bilera horren gai nagusiak izan dira une hauetan, Covid-19aren ondorioz jasandako krisiaren susperraldia hasten ari den eta mundu mailako ekonomia jasangarriagora iristeko trantsizioa bizkortzen ari den honetan, munduko inbertsiogile eta enpresa nagusientzako dauden aukera ekonomikoak.
Gogorarazi beharrekoa da Global Investment Summit ekimena aukera paregabea eta partehartzeari dagokionez oso selektiboa dela. Inbertsioetako eta enpresetako mundua, politikari esanguratsuak eta gaur egun eragin handiena duten pentsalarietako batzuk biltzen ditu helburu honekin: ekonomiak aurre egin behar dien mundu mailako arazo nagusiak ikertzea eta horien inguruko ideiak partekatzea, eta erronka horiei aurre egin ahal izateko kudeaketako eta ekintzako modu ugariak bilatzea. Horrez gain, goi-bilera hori baliagarria izan da Erresuma Batuak enpresa-sektore ugaritarako inbertsioetarako eta jarduera ekonomikorako helmuga erakargarrienetako bat dela erakusteko eta merkatu lehiakor gisa betetzen duen rola nabarmentzeko.
Testuinguru horren baitan, CAFek baieztatu egin du mugikortasun jasangarriaren sektorean liderretako bat izateko egindako apustua. Haren estrategia zero isurpeneko teknologia berrien garapenean eta bateria eta hidrogenoan oinarritutako propultsio-sistemen erabileran oinarrituta dago.
Era berean, azpimarratu beharrekoa da Erresuma Batua CAFentzako funtsezko merkatua dela gaur egun. Azken urteotan, proiektu ugari garatu du bertan hainbat operadorerentzako eta inbertsio handia egin du Newporten produkzio-lantegia abian jarrita. Aipatutako instalazioak uneotako fabrikazio-metodo aurreratuenekin hornituta daude. CAF Taldea erabat lerrokatuta dago Erresuma Batuko gobernuak bultzatzen dituen deskarbonizazioko eta mugikortasun jasangarriko helburuekin, eta helburu horiek lortzen lagunduko duela espero du.