Eduki nagusira joan

Britainia handiko London Eastern Railway operadoreak caf aukeratu du Erresuma Batuan eskualdeko unitateak hornitzeko

London North Eastern Railway (LNER) operadoreak CAF hautatu du 10 tri-modo tren hornitzeko proiekturako prefered bidder bezala eta unitate horien mantentze-zerbitzuak 8 urtez eskaintzeko; hau da, trenak modu elektrikoan, dieselean edo bateriekin operatzeko gai izango dira. Ondorioz, moldakortasun handiko unitateak izango dira propultsioko teknologia ugari erabiltzeko duten gaitasuna dela eta. Eragiketaren zenbatekoa 500 milioi euro baino gehiagokoa da eta zenbateko horrek Porterbrook enpresak trenak erostearen kostua (gero, unitateak LNER enpresari alokatzen dizkio) eta gero CAFek egingo dituen mantentze-lanena jasotzen ditu.

Unitate bakoitza 10 kotxek osatuko dute eta Civity UK izeneko CAFen plataforman oinarrituta egongo dira. Intercity zerbitzuak emateko diseinatutako trena da eta segurtasun arloko puntapuntako aurrerapenak ditu. Gainera, barneko diseinuari eta bezeroarentzako erosotasunari dagokienez, eskakizun maila handienak betetzen ditu.

London North Eastern Railwayk herrialdeko ekialdeko kostaldea zeharkatzen duen sare nagusian zehar kudeatzen ditu intercity zerbitzuak Londresetik Eskoziaraino, eta ibilbide horretan hiri nagusietatik igarotzen da. Ibilgailuen flota berri horri esker, sareko tarte elektrifikatuetan eta elektrifikatu gabeko ibilbideetan zirkulatzeko gai izango diren unitate modernoak izango ditu. Horrek guztiak zerbitzuen operaziorako eragingarritasuna eta malgutasuna areagotu eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa eta jasangarriagoa den garraiobidea eskainiko du.

Aurrez ikusitakoaren arabera, unitateek amaierako muntaketa-lanak CAFek Galeseko Newport udalerrian duen lantegian egingo dituzte. Lantegia 2018ko irailetik dago operatibo eta, gaur egun, 220 langile inguru ditu. Tren-ibilgailu mota guztiak fabrikatzeko diseinatuta dago eta bertan ibilgailuen muntaketako eta akaberako lanak zein zerbitzuan jartzeko beharrezko proba guztiak egiten dituzte.

Kontratu horrek CAFek Britainia Handiko merkatuaren alde egindako apustua baieztatu eta enpresak Erresuma Batuan azkenaldian lortu dituen arrakastak berretsi ditu. Izan ere, azken urteotan, herrialde hartan hainbat operadorerekin sinatu ditu kontratuak: First Group, Arriva, Serco Group, West Midlands Trains, Transport for Wales, Transport for London eta West Midlands Metro. Proiektu horien guztien bolumen orokorra 2.500 milioi euro baino gehiagokoa izan da.

Hori guztia Britainia Handiko gobernuaren programa ekonomikoarekin erabat lerrokatuta dagoen estrategian sartu behar dugu. Programa horren helburua da herrialdearen transformazioa lortzea eta berrindustrializazioa eta trenen sektorea modernizatzearen aldeko apustu irmoa dira horren ardatz nagusiak.