Eduki nagusira joan

SBTi-k balioztatutako isurpenen murrizketa helburuak

CAF Taldearen 2030 eta 2045 urteetarako emisioak murrizteko helburuak Science Based Targets ekimenak (SBTi) balioztatu ditu, eta konpromiso hauek hartu dira (1):

2030erako:

  • 1. eta 2. esparruko BEG isuri absolutuak % 54,7 murriztea (2), eta
  • 3. esparruko BEG emisioak %55 murriztea, saldutako produktuen erabilera, bidaiari-kilometro bakoitzeko

2045erako (net-zero) (3):

  • 1. eta 2. esparruko BEG isuri absolutuak % 90 murriztea, eta
  • 3. esparruko BEG emisioak %97 murriztea, saldutako produktuen erabilera, bidaiari-kilometro bakoitzeko.

Jarduketa horrek klima-aldaketaren kontrako eta Pariseko Akordioaren lerrokatze-ekimenarekin egiten du bat. Azken batean, konpainiak klima-aldaketaren erronkari begira duen konpromezua sendotzen da.

Science Based Targets (SBT) edo Zientzian Oinarritutako Helburuek igorpenak murrizteko helburuak biltzen dituzte ahalik eta zorroztasun zientifiko handienarekin; izan ere, zientzia klimatikoarekin daude lerrokatuta, eta bermatzen dute ekintza klimatikoak behar bezala neurtzen direla eta modu egiaztagarrian jakinaraziko direla. Industria aurreko tenperaturekin alderatuta, konpainiek berotze globala 2ºC-ren (edo 1,5ºC) azpitik mugatzea da helburu orokorra, 2015ean izandako Parisko Gailurrean 195 herrialdetako gobernuek hartu zuen konpromezuaren arabera.

 

(1) Oinarrizko urtea 2019.

(2) 2026ko Plan Estrategikoan adierazitako helburua %50ekoa zen. Orain CAFek %55 hartzen du helburu berri gisa 2030erako.

(3) 2026ko Plan Estrategikoan adierazitako helburua 2045erako Net Zero izatea da.