Eduki nagusira joan

90 Autobus elektriko baino gehiago esleitu dizkiote Solarisi Suedian eta Belgikan

Bi kontratu horien negozio-bolumena 80 milioi euro baino gehiagokoa da eta Solarisek autobus elektrikoen Europako merkatuan duen lidergoa berretsi dute. Izan ere, azken 10 urteotan, Solarisen merkatu-kuota % 15 baino gehiagokoa izan da.

 

Solaris_Urbino_12_electric.jpg

Solarisek 46 autobus elektrikoko kontratua lortu du Suediako Dalarna eskualderako 

Solarisek Suediako garraio-operadore nagusietako batekin, Keolis Sverige-rekin, kontratua sinatu du 46 autobus elektriko hornitzeko. Eskariak Urbino 12 modeloko 19 autobus elektriko eta Urbino 15 LE modeloko beste 27 ibilgailu biltzen ditu. Lehen entregak 2025. Urtearen amaierarako aurrez ikusi dituzte eta Suediako Dalarna eskualdeko (bertako natura eta paisaia zirraragarriengatik da ospetsua) errepideetara bideratuko dira.

Solaris Urbino 12 elektrikoa da Europako garraio-operadoreen artean azken urteotan arrakasta handiena izan duen autobus-modeloetako bat. Hiriko ibilbideetarako daude diseinatuta bereziki eta, oraingoan, gehienez 61 bidaiari garraiatzeko edukiera izango dute. Gainera, 600 kWh-ko azken belaunaldiko High Energy bateriekin ekipatuta egongo da eta zerbitzu osoan zehar funtzionamendu ezin hobea bermatuko dute. Bestalde, Solaris Urbino 15 LE modeloa hiriko zein hiriarteko operazioetarako dago prestatuta eta, kasu honetan, 72 pertsona arte garraiatzeko gai egongo da. Propultsioari dagokionez, High Energy bateriak erabiliko ditu eta guztira 700 kWh-ko ahalmena izango dute. Horrek operaziorako autonomia zabaldua emango die.

Barneko eta kanpoko monitorizazio-sistemez gain, ibilgailuak segurtasuneko funtzio aurreratuekin ekipatuta egongo dira. Horietako bat izango da, adibidez, oinezkoak eta txirrindulariak babesteko talken kontrako sistema. Gainera, ispilu tradizionalen ordez, kamerak izango dituzte eta horiek gidariaren ikuspena hobetuko dute. Urbino 15 LE modeloaren kasuan, gainera, gidariaren nekea monitorizatzeko sistema ere izango du eta horrek segurtasun osagarria emango dio operatzeko garaian.

Solaris 2003tik dago Suedian eta, orain arte, herrialde hartan 700 ibilgailu inguru entregatu ditu; haietako gehienak zero isurikoak edo isuri baxukoak. Kontratu honek are gehiago sendotu du presentzia hori eta, aldi berean, Eskandinavia eskualdean garraio ekologikoak izandako aurrerapena babestu du.

 

Solaris_Urbino_15_LE_electric.jpg

Solarisek 24 metroko 45 autobus elektrikorako lizitazioa irabazi du Liejan 

Bestalde, artikulazio bikoitzeko Urbino 24 autobus elektrikoen 45 ibilgailu hornitzeko lizitazioa esleitu diote Solarisi Belgikako Lieja hiriko garraio-sarean opera dezaten. Horixe izango da fabrikatzaileak orain arte irabazi duen artikulazio bikoitzeko autobusen lehiaketa handiena. Hala, Lieja hiriko garraioa kudeatzen duen Valoniako eskualdeko garraio-enpresak (TEC) dagoeneko itxi du 18 unitateko lehen eskaria. Hain zuzen ere, CAF gaur egun hiriko tranbia garatzen ari da bezero horrentzat eta horixe bera da, gainera, bere proiektu enblematikoenetako bat.

Urbino 24 autobusak apartekoak dira luzeragatik zein haien MetroStyle diseinu bereziagatik. Ibilgailuak 24 metroko luzera du (ezaugarri hori duen bakarra da) eta, horrenbestez, garraiatzeko edukiera handia du. Horri esker, autobusen garraio bizkorreko sistemetarako ezin hobeak dira. Gainera, gidariari laguntza emateko sistema ugarirekin ekipatuta egongo dira. Horietako batzuk izango dira autobusaren inguruko eremu osoa monitorizatzen duen 270°-ko kamera-sistema eta, ispiluak beharrean, ikuspen hobetuko kamerak. Autobusek 50 eserleku izango dituzte, bidaiarientzako erosotasun guztiekin: USB kargagailuak eta LED argiztapena ibilgailu osoan, adibidez. Flota hobeto kudeatzeko, MetroStyle autobusak eSConnect diagnostiko integraleko tresnarekin ekipatuta egongo dira eta, horri esker, eraginkortasun operatibo handiagoa eta mantentze errazagoa izango dute.

24 metroko Solarisen modeloa 2019ko Busworld Europe azokan aurkeztu zuten lehen aldiz jendaurrean eta, orain arte, enpresak artikulazio bikoitzeko modelo honen 50 unitate entregatu ditu Aalborg (Danimarka), Praga eta Bratislava hirietarako besteak beste.

 

Solaris_ E24_MetroStyle-2.jpg