Eduki nagusira joan

BEMU, bateriaz elikatutako unitate elektriko anizkoitzak

Section backgroundSection background

Bateriek bultzatutako trenak

BEMU unitate anizkoitz elektrikoa da (EMU, ingelesezko siglengatik), eta energia metatzeko sistema bat du ontzian (OESS, ingelesezko siglengatik). Haren funtzio nagusia energia elektrikoa biltegiratzea eta kudeatzea da. Sistema hori trenean bertan integratutako bateria aurreratuetan oinarritzen da, katenariatik eta balaztatze birsortzailetik energia hartzeko eta gordetzeko gai direnetan. Biltegiratutako energia elektrifikaziorik gabeko eremuetan erabiltzen da batez ere, non trena ezin den sare elektrikora sartu, baina baita katenariaren peko azelerazioan ere.

Katenariaren azpian, OESS sistemak baterietatik eta kargetatik energia ateratzen du aldi berean. Gainera, sistemak trenaren sistema osagarriak elikatzen ditu, hala nola argiztapena, aire girotua eta komunikazio-sistemak; eragiketa eraginkorragoa eta autonomoagoa lortzen laguntzen du.

Gidariari laguntzeko eta energia kudeatzeko sistema (DASEM)

DASEM teknologia aurreratua da, eta energia-eraginkortasuna optimizatzeko eta kostu operatiboak eta karbono-emisioak murrizteko diseinatuta dago. Sistemak datu kopuru handi bat aztertzen du denbora errealean, hala nola trenaren egoera, uneko abiadura, ibilbidearen profila (kurbak, maldak), geltokiak eta ordutegiak. Gidariari gomendio zehatzak ematen dizkio, motor batzuk noiz azeleratu, balaztatu, abiadura konstantea mantendu edo itzali jakiteko.

Trenaren datuak modu dinamikoan aldatzen dira, balioak trenaren konfigurazioaren eta potentzia-moduaren, akatsen edo kanpoko baldintzen araberakoak izango baitira. Ordutegia eta ibilbidearen ezaugarriak aldatu egin daitezke bidaian zehar, egoerarik eguneratuena kontuan hartzeko.

DASEM sistemak ibilgailuaren energia kudeatzen du, eta kontsumoa doitzen du, eraginkortasuna optimoa izan dadin eta trena ez dadin geratu energiarik gabe. DASEMek OESS sisteman biltegiratutako energia osoaren benetako balioa ezagutzen du une oro, eta hurrengo karga-puntura iristeko behar den energia kalkulatzen du. DASEMek ziurtatu du OESS sistema ez dela energiarik gabe geratuko. Ildo horretan, DASEMek detektatzen badu une jakin batean biltegiratutako energia eskatutako energia baino txikiagoa dela (hurrengo karga-puntura iristeko), zenbait ekintza egingo ditu hori gerta ez dadin; adibidez, profil leun berri bat edo konfort-funtzio berriak.

OESS sistema kargatzeko ardura ere badu DASEMek. Katenaria duten eremuetan, sistemak katenariaren azpiko ibilbidearen iraupena aprobetxatzen du karga-potentzia optimizatzeko, gailurrak murrizteko eta galerak minimizatzeko, eta, hala, baterien balio-bizitza luzatzen du.

Gidariari erakutsitako informazioa

Aholkularitza-informazioa desgaituta ez badago, DASEMek informazio hau ematen du:

  • Egungo aholkularitza: Trenaren uneko abiadura, gomendatutako abiadura eta ABIADURA bat lortzeko edo mantentzeko, MOTORRAK DESAKTIBATZEKO (COAST) edo GELTOKI BATERA HURBILTZEKO argibideak.
  • Hurbiltze-aholkularitza
  • Sistemaren egoera
  • Bidaiaren informazio gehigarria

Eragiketa-modua

DASEM sistemak eskuz zein automatikoki funtziona dezake.

ESKUZKO moduan, abiadura-profila da aholkularitza-informazioa kalkulatzeko sarrera-datua: batez ere, gomendatutako abiadura eta gidatzeko aginduak (trakzioa, balaztatzea edo motorren desaktibazioa).

Modu AUTOMATIKOAN, berriz, kalkulatutako abiadura-profila da sarrera-datu nagusia balaztatze- eta trakzio-aginduak kalkulatzeko. Gidariaren esku-hartzerik gabe trakzio- eta balaztatze-aginduak trakzio- eta balaztatze-azpisistemetara bidaltzen dira.