Eduki nagusira joan

Administrazio Kontseilua eta Batzordeak

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseiluaren osaera

Kargua KontseiluanIzenaKategoriaAdministrazio Kontseiluko Batzordeetan karguakIkusi
PresidenteaAndres Arizkorreta García jaunaKanpoko beste batzuk

a) Profil profesionala eta biografikoa

Andres Arizkorreta Garcia CAFeko presidentea da.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta bere bizitza profesional guztia CAFen garatu du. 1992tik enpresako zuzendari nagusia da. 2006tik 2021eko irailaren 1era arte sozietatean kontseilari delegatua izan da. Euskal Enpresaburuen Zirkuluko presidentea da.

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Andres Arizkorreta jauna kontseilari independentea eta Viscofan SA enpresako auditoretza-batzordeko presidentea da, baita Izendapenen, Ordainsarien eta Jasangarritasunaren Batzordeko kidea ere.

c) Kontseilariaren kategoria

“Kanpoko beste kontseilari batzuk” kategoriakoa da.

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

CAFeko kontseilaria da 1991ko abenduaren 26tik eta behin eta berriz aukeratu dute kargu horretarako ordutik.

Azken izendapena 2022ko ekainaren 11n izan zen, Akziodunen Batzar Nagusian.

e) Enpresan dituen ekintzak eta haien gaineko aukerak

CAFen Akzioen Parte Hartze Planeko unitateak ditu. Enpresako enplegatu askok hartzen dute parte bertan eta Cartera Social SA sozietatearen bidez artikulatzen da.

Kontseilari OrdezkariaJavier Martínez Ojinaga jaunaExekutiboa

a) Profil profesionala eta biografikoa

Javier Martínez Ojinaga jauna abokatu ekonomista da Deustuko Unibertsitatean eta MBA bat egin zuen Glasgoweko Unibertsitatean, baita graduondoko beste ikastaro batzuk ere. Iberdrola Taldean aritu da hainbat urtez eta proiektuen zuzendaritzan eta interim managementen ere jardun du.

Gaur egun, CIC 2 NANOGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroko presidentea da eta zuzendaritzaren Garapenerako Elkartearen Errektore Kontseiluaren parte da. 

2021eko irailaren 1etik, CAFeko kontseilari delegatua da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Ez dago CAF taldetik kanpoko beste sozietateen Administrazio Kontseiluetan eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria

Kontseilari exekutiboa da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

CAFeko kontseilari izendatu zuten lehen aldia 2015eko ekainaren 13an izan zen, eta berriro hautatu zuten kargurako 2019ko ekainaren 15eko eta 2023ko ekainaren 10eko Akziodunen Batzar Nagusietan. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

12.500 akzio ditu CAFen. 

Kontseilari IdazkariaMarta Baztarrica Lizarbe andreaExekutiboaAuditoretza Batzordeko eta Izendapen eta Ordainsari Batzordeko idazkaria

a) Profil profesionala eta biografikoa. 

Marta Baztarrica Lizarbe andrea Zuzenbidean eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Comillas Unibertsitate Pontifizean (ICADE E-3) eta Negozioen Zuzendaritzako masterra du ICADEn, baita hainbat graduondoko ere zenbait negozio-eskolatan. Ibilbide profesionala CAFen garatu du eta Taldeko Lege eta Betetze Zuzendaria da.

CAFeko Administrazio Kontseiluaren eta bere Batzordeen idazkaria da.

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak 

Ez dago beste Administrazio Kontseiluren batean eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria 

Kontseilari exekutiboa da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak 

2016ko urtarrilaren 22an izendatu zuten lehen aldiz, kooptazio bidez, eta Akziodunen Batzar Nagusiak berretsi zuen 2016ko ekainaren 11n. Kargurako berriro hautatu zuen batzordeak 2020ko ekainaren 13an eta 2024ko ekainaren 15ean. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

17.040 akzio ditu CAFen. Gainera, CAFen Akzioen Parte Hartze Planeko unitateak ditu. Enpresako enplegatu askok hartzen dute parte bertan eta Cartera Social SA sozietatearen bidez artikulatzen da.

KontseilariaBegoña Beltrán de Heredia Villa andreaIndependienteaAuditoretza Batzordeko presidentea

a) Profil profesionala eta biografikoa

Begoña Beltrán de Heredia Villa andrea Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Esperientzia handia du auditoretzan eta aholkularitza espezializatuan; zergen, fusioen, erosketen, due diligence prozesuen eta zerga-ikuskapenen arloan, eta lehen mailako auditoretzetako eta abokatu-bulegoetako kidea izan da. Kontuen Zinpeko Zentsorea eta Kontuen Auditoretzako Erregistro ofizialeko kidea da.

Solarpack Corporación Tecnológica SA enpresako kontseilari independentea eta enpresa horretako Auditoretzaren eta Betetzearen Batzordeko eta Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeko presidentea izan da.

CAFen Auditoria Batzordeko Presidentea da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Ez dago beste Administrazio Kontseiluren batean eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria

Kontseilari independentea da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

Kontseilari izendatu zuten kooptazio bidez 2023ko otsailaren 24an. Izendapen hori Batzar Nagusiak berretsi zuen 2023ko ekainaren 10ean. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

480 akzio ditu CAFen.

KontseilariaJulián Gracia Palacín jaunaIndependienteaIzendapenen eta Ordainsarien Batzordeko burua

a) Profil profesionala eta biografikoa

Julián Gracia Palacín jauna Industriako Ingeniaria da eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Masterra egin zuen ICADEn. Telekomunikazioen, logistikaren eta aholkularitzaren sektoreetan garatu du bere ibilbide profesionala eta Tudor SA, Haggen Batterien eta Airtel SA enpresetako zuzendaria izan da, besteak beste.

CAFen Izendapenen eta Ordainsarien Batzordearen presidentea da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Ez dago beste Administrazio Kontseiluren batean eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria

Kontseilari independentea da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

Lehen izendapena 2017ko ekainaren 10ean izan zen eta 2021eko ekainaren 5ean hautatu zuten berriro kargurako. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

Ez du akziorik CAFen.

KontseilariaCarmen Allo Pérez andreaIndependienteaAuditoretza Batzordeko kidea

a) Profil profesionala eta biografikoa

Carmen Allo Pérez andrea Zientzia Zehatzetan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean eta Enpresen Zuzendaritza Masterra egin zuen Enpresa Institutuan. Ibilbide profesionalaren zatirik handiena finantza-sektorean garatu du eta zuzendaritzako hainbat kargu izan ditu, Royal Bank of Scotland eta Banco Rabobanken, besteak beste.

CAFeko Auditoria Batzordeko kidea da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Carmen Allo andrea eDreams ODIGEOko Auditoria Batzordearen kontseilari independentea eta presidentea da.

Gainera, “Sociedad de Gestión de Activos Procedentes de la Reestructuración Bancaria, Sociedad Anónima” enpresako kontseilari independentea da. Auditoretza Batzordeko presidentea eta Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeko kidea da.

Crisae Private Debt SLUko (Banco Sabadellen zor-funtsa) Inbertsioen Batzordeko presidentea da eta Enpresa Institutuko irakasle elkartua da. 

c) Kontseilariaren kategoria

Kontseilari independentea da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

2016ko ekainaren 11n izendatu zuten lehen aldiz, eta berriro hautatu zuten kargurako 2020ko ekainaren 13an eta 2024ko ekainaren 15ean egindako Akziodunen Batzar Nagusietan.  

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

Ez du akziorik CAFen.

KontseilariaLuis Miguel Arconada Echarri jaunaKanpoko beste batzukIzendapen eta Ordainketen Batzordeko kidea

a) Profil profesionala eta biografikoa

Luis Arconadak esperientzia eta ezagutza handiak ditu enpresen eta negozioen sektorean. Gainera, ospea du bizitza sozial eta ekonomikoaren hainbat arlotan, kirol-munduan izan zuen ibilbide arrakastatsuaren ondorioz. 

CAFen Izendapenen eta Ordainsarien Batzordeko Kidea da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Ez dago beste Administrazio Kontseiluren batean eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria

“Kanpoko beste kontseilari batzuk” kategoriakoa da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

Lehen izendapena 1992ko ekainaren 29an izan zen eta behin eta berriz hautatu dute ordutik. 

Azken izendapena 2022ko ekainaren 11n izan zen, Akziodunen Batzar Nagusian.

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

Ez du akziorik CAFen.

KontseilariaJuan José Arrieta Sudupe jaunaKanpoko beste batzukAuditoretza Batzordeko kidea

a) Profil profesionala eta biografikoa

Juan José Arrieta jauna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Caja Laboraleko Zuzendari Nagusia izan zen 1990etik 2007ra eta Deusto Business Schooleko Zuzendari Nagusi laguntzailea 2020ra arte. Egun, Nafarroako Unibertsitateko Zentro teknologikoko Batzorde Estrategikoko kidea da. 

CAFeko Auditoria Batzordeko kidea da. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Elkargi Batzorde Exekutiboko kontseilaria eta kidea da. 

c) Kontseilariaren kategoria

“Kanpoko beste kontseilari batzuk” kategoriakoa da. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

2008ko ekainaren 7an izendatu zuten lehen aldiz CAFeko kontseilari eta ordutik behin eta berriz aukeratu dute kargurako.

Azken izendapena 2022ko ekainaren 11n izan zen, Akziodunen Batzar Nagusian. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

1000 akzio ditu CAFen.

KontseilariaIdoia Zenarrutzabeitia Beldarrain andreaAginduzkoa

a) Profil profesionala eta biografikoa

Idoia Zenarrutzabeitia andrea Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Ordutik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea, Ogasuna eta Administrazio Publikoa Saileko sailburua eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan da. 

Energiaren Batzorde Nazionaleko eta Merkatuen eta Konpetentziaren batzorde Nazionaleko kontseilaria izan da. Egun, BBKren Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako hainbat erakunderen Patronatu Batzordeko kidea da (EPSV ZAINTZA, HAZIA eta GAUZATU).

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Ez dago beste Administrazio Kontseiluren batean eta ez du ordaindutako beste jarduerarik egiten. 

c) Kontseilariaren kategoria

Aginduzko kontseilaria da Kutxaban, SA akziodun garrantzitsuaren ordezkaritzan. 

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

2020ko ekainaren 13an izendatu zuten lehen aldiz, eta berriro hautatu zuten kargurako 2024ko ekainaren 15ean egindako Akziodunen Batzar Nagusietan. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

Ez du akziorik CAFen.

KontseilariaManuel Domínguez de la Maza jaunaAginduzkoa

a) Profil profesionala eta biografikoa

Manuel Domínguez de la Maza jauna Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Malagako Unibertsitatean, MBA bat egin zuen IESEn eta Lidergotza Masterra Columbiako Unibertsitatean, besteak beste. Ibilbide profesional gehiena Mayoral Moda Infantil SAU enpresan garatu du. 

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Indumenta Pueri SL enpresaren Administrazio Kontseiluko kidea da 2007tik eta Mayoral Moda Infantil SA enpresako zuzendari nagusia. 

c) Kontseilariaren kategoria

Aginduzko kontseilaria da Indumenta Pueri SL akziodun garrantzitsuaren ordezkaritzan (parte-hartzearen titularitatea du Global Portfolio Investments SL sozietatearen bitartez).

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

2020ko ekainaren 13an izendatu zuten lehen aldiz, eta berriro hautatu zuten kargurako 2024ko ekainaren 15ean egindako Akziodunen Batzar Nagusietan. 

e) Enpresan dituen akzioak eta haien gaineko aukerak

Ez du akziorik CAFen.

Kargua Kontseiluan
Presidentea
Kategoria
Kanpoko beste batzuk
Administrazio Kontseiluko Batzordeetan karguak
-

a) Profil profesionala eta biografikoa

Andres Arizkorreta Garcia CAFeko presidentea da.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta bere bizitza profesional guztia CAFen garatu du. 1992tik enpresako zuzendari nagusia da. 2006tik 2021eko irailaren 1era arte sozietatean kontseilari delegatua izan da. Euskal Enpresaburuen Zirkuluko presidentea da.

b) Presentzia beste Administrazio Kontseilu batzuetan eta ordaindutako gainerako jarduerak

Andres Arizkorreta jauna kontseilari independentea eta Viscofan SA enpresako auditoretza-batzordeko presidentea da, baita Izendapenen, Ordainsarien eta Jasangarritasunaren Batzordeko kidea ere.

c) Kontseilariaren kategoria

“Kanpoko beste kontseilari batzuk” kategoriakoa da.

d) Sozietateko kontseilari izendatu zuten lehen aldia eta hurrengoak

CAFeko kontseilaria da 1991ko abenduaren 26tik eta behin eta berriz aukeratu dute kargu horretarako ordutik.

Azken izendapena 2022ko ekainaren 11n izan zen, Akziodunen Batzar Nagusian.

e) Enpresan dituen ekintzak eta haien gaineko aukerak

CAFen Akzioen Parte Hartze Planeko unitateak ditu. Enpresako enplegatu askok hartzen dute parte bertan eta Cartera Social SA sozietatearen bidez artikulatzen da.

Administrazio Kontseiluaren batzordeak

Azken aldaketa 2024/09/04
Auditoretza Batzordeko kideakKargua
Dña. Begoña Beltrán de Heredia VillaBatzordeko presidentea (independentea)
Dña. Carmen Allo PérezBokala (independentea)
D. Juan José Arrieta SudupeBokala (kanpoko beste batzuk)
Dña. Marta Baztarrica LizarbeIdazkaria
Auditoretza Batzordeko kideak
Dña. Begoña Beltrán de Heredia Villa
Kargua
Batzordeko presidentea (independentea)
Dña. Carmen Allo Pérez
Kargua
Bokala (independentea)
D. Juan José Arrieta Sudupe
Kargua
Bokala (kanpoko beste batzuk)
Dña. Marta Baztarrica Lizarbe
Kargua
Idazkaria
Izendapen eta Ordainsarien Batzordeko kideakKargua
D. Julián Gracia PalacínBatzordeko presidentea (independentea)
D. Luis Arconada EcharriBokala (kanpoko beste batzuk)
Dña. Marta Baztarrica LizarbeIdazkaria
Izendapen eta Ordainsarien Batzordeko kideak
D. Julián Gracia Palacín
Kargua
Batzordeko presidentea (independentea)
D. Luis Arconada Echarri
Kargua
Bokala (kanpoko beste batzuk)
Dña. Marta Baztarrica Lizarbe
Kargua
Idazkaria